Irun, gorri, zuri eta beltza

Jaietan murgilduta gaude. Beste urte batez, San Juan suak irundarron aste handienaren hasiera adierazi du. Guztiontzat ekintza eta ekitaldiz betetako astea, poza, emozioak eta sentimenduak nagusitzen diren egunak, eta datorren ekainaren 30ean, San Martzial Alardearekin bere gorenera iritsiko diren sentimenduak biziko ditugun uneak. Irunen bolbora usaina dago, konpainien entseguek gure hiriko kale eta auzoak betetzen dituzte San Martzial doinuekin. Dudarik gabe, lehen notak entzuterakoan zirrara eragiten diguten doinuak.

Urtean zehar elkartzeko edo ikusteko aukerarik izan ez dugun familia, lagun eta ezagunekin egoteko egunak dira. Emozioak puri-purian dauden egunak. Kalera jaitsi eta giro paregabeaz gozatzeko egunak.

Aurreskuaren pausuak gogora ekartzeko egunak ere badira. Ez dugu ahaztua, baina urtez urte irundarren aurrean eskaintzen dugun dantza hobetzen ahalegintzen gara. Dena prest dugu Junkaleko Andre Mariaren Elizara Korporazioaren desfilearekin hasiko dugun San Pedro egunerako. “Tu Es Petrus” hunkigarria iritsiko da ondoren. Ardura eta ohorea Junkaleko plazatxoan Aurreskua dantzatzeko. Eta arratsaldez, benera eta traje iluna kendu eta nire konpainiari, Santiago konpainiari, gehituko natzaio, armen ikuskatzean parte hartzeko. Lagun zaharrekin topo egiteko aukera paregabea, oroitzapen handiak eta emozioak bihotzean pilatuko diren momentuak.

Xabier Iridoy San Pedro

Gure egun handia ekainaren 30ean iritsiko da, San Martzial egunarekin. Irun gorriz, zuriz eta beltzez jantziko da, eta Alboradarekin batera hasiera emango diogu egunari. Alardea, mendian Botoaren konplimendua, edo hurbilenekoekin festa-giro eta une hunkigarri horiek partekatzea dira urte osoan gehien espero ditugun momentuak. Hilabete hauetan zehar ikusi ez ditugun lagunekin elkartuko eta arrazoi desberdinak direla medio, gure artean ez daudenez gogoratu gara.

Gure jaiak dira, harro sentiarazten gaituztenak, eta lagun eta familia artean, beti ere errespetuz, intentsitate handiko egunez gozatzeko aukera eskaintzen dizkigutenak.

GORA IRUN!

GORA SAN MARTZIAL!