Irunen GJHak garatzeko parte-hartze metodo berriak sortzea proposatzen dugu
Azken urte hauetan garapeneko agenda berri bat eraikitzeko dagoen beharraren lekuko izaten ari gara. Pertsonen oinarrizko beharrak asetzeko, eta egungo belaunaldiei eta batez ere etorkizunekoei bizitza duina bermatzeko, gizarteak lortu behar dituen helburuak definituko dituen metodo berria. Horren harira, Irungo Udalak garatuko dituen egitasmoetan GJHen, Garapen Jasangarriko Helburuen ikuspegia barneratzeaz gain, hiritarrek helburu horiek egoki identifikatzeko modua eta praktikan jartzearen garrantzia zein den jakitea ezinbestekoa dela azpimarratu dugu.
Gaur egungo arazo sozialen aurrean, herrialde ezberdinek hurrengo 15 urteetarako lan esparru berri bat jorratzea erabaki zuten, hala Irungo Agenda 21ean barneratuta zeuden milurteko helburu ezagunak ordezkatuz. Garapen Iraunkorreko 17 helburu biltzen dituen esparru berria da hau. Justizia sozialaren eta iraunkortasunaren ikuspegitik, giza komunitateek eremu ezberdinetan duten egoera baloratzen eta herritarren ongizatea hobetzen lagunduko duena.
Hortaz, erakundeek eta udalek, zein sektore pribatuek eta gizarte zibilek, lankidetzaren bitartez sustatu beharko dituzten helburuak dira GJHak. Irundarren etorkizuna eta bizi-kalitatea hobetzeko aukera baten aurrean gaude; horregatik, gure taldeak, helburu horiek ezartzeaz gain, Udalak hiritarrak informatu eta kontzientziatu behar dituela uste du. GJHak ezagutzera eman behar ditu baita hauek dituzten funtzioak azaldu ere. Egun oraindik, kontzeptu erabat ezezagunak bai dira gehiengo hiritarrentzat.
2007an Agenda 21eko I. Ekintza Plana onartu zuen Udalak. 2015eko apirilean, berriz, Irungo Iraunkortasunerako II. Ekintza Plana onartu zen (2015-2025). Era berean, jada duela bost hilabete gutxi gorabehera, Jose Antonio Santano alkateak 2019-2023 urteetako eta GJHen ikuspegia jasoko zuen Mandatu Plana laster aurkeztuko zutela aipatu zuen. Tamalez, nahiz eta guk hainbatetan eskatu, gaur egun oraindik, Irunek ez du aipatutako plana ezagutzen. Zer helburu eta proiektu garatzeko asmoa du udal gobernuak datozen urteetan? Ez dakigu… Halaber, ondo dago Udalak GJHak lan-tresna gisa erabiltzea, baina, gure ustez, horretaz gain, ezinbestekoa da hauek ezagutzera ematea. Irundarrek zertaz ari garen jakin behar dute, zer erabilera eman dakieken hauei. Garapen Iraunkorreko Helburuak gizarteratzen hasteko unea da, elkar ulertu, identifikatu, onartu eta erabiltzen hasteko.
Hiritarrek eta erakundeek, oraindik ez dituzte ezagutzen 2030erako sortu diren Garapen Jasangarriko Helburuak”. Hala ba, honako hau gaineratu du, “euskal erakunde guztietan erabiltzen ari den tresna interesgarria da (Agenda Basque Country 2030ean, GFAren 2019-2023 Kudeaketa Plan Estrategikoan, Etorkizuna Eraikiz ekimenean, udal desberdinetan, etab.). Horregatik funtsezkoa iruditzen zaigu Irunen ere GJHak behar bezala sustatzea eta gizarteratzea.
Horretarako, hiru sozializazio tresna proposatu dituzte jeltzaleek; lehenik eta behin, hiritarrei GJHei buruzko informazio kanpaina bat sortzea proposatzen dugu, bigarrena, Udalak hiriko erakunde desberdinei hauei buruzko prestakuntza eskaintzea, eta azkenik, hirugarrena, prestakuntza fasea amaitu ondoren, 2030erako Eztabaida Gune bat ezartzea. Udal talde politikoek eta prestakuntza jaso duten erakundeek osatutako foroa izango litzake hau. Irungo GJHen egoera baloratuko lukeena, haien bilakaeraren inguruan eztabaidatzeko aukera eskainiko lukeena eta baita helburu horiek lortzera bideratutako proposamenak egiteko aukera emango lukeena. EAJ-PNVren nortasun-ezaugarrietan oinarritzen den proposamena; jasangarritasunan, justizia sozialean, lankidetzan eta parte-hartzearen balioetan.
Garapen jasangarriko helburuak geratzeko etorri dira, eta ezinbestekoa da, erantzukizunez jokatzeko eta baita hiritarren eta Udalaren funtzionamenduarekiko harremana hobetzeko ere, irundarrek zertaz hitz egiten ari garen eta helburu hauek zer onura dituzten jakitea. Hala, irundarrek GJHen bitartez, hiriaren egoera zein den identifikatzeko aukera izango dute. Irungo etorkizunerantz begira gaude, hiriaren hobetzearen alde lanean gabiltza, eta herritarren partaidetza, irekia eta gardena bezalako oinarrizko alorrak indarrean jarri nahi ditugu.