Etorkizuneko proposamenak

Spread the love

EAJk agerian utzi du aldaketan buru izateko eta etorkizuneko egitasmoak bultzatzeko duen gaitasuna. Martxan jarri nahi dugu Irun, neurri berriak hartuta –geldiarazi egin diren neurri batzuk barne–, gure ekonomia berrindartzeko. Enplegua suspertu behar dugu, gure merkataritza dinamizatu, azpiegiturak berrindartu, gazteei etxebizitza eskuratzeko aukera ziurtatu…

Azken batean, hiri indartsu bat izan behar dugu berriro, betidanik ezaugarri izan ditugun nortasuna eta protagonismoa berreskuratzeko. Beraz, iritsi da Iruni bultzada emateko ordua. Irun indartsu bat egiteko. Eman bidea Iruni!

Ezagutu gure proposamen guztiak aldizkarian eta ibilbide-orria hauteskunde programan.

Txenperenea

Kirol instalazio berriak

Rugbyan eta atletismoan jarduten diren kirolariei zuzendutako kirol instalazio berri eta egokituen eraikuntza.

Korrokoitz

Alde zaharra

Irungo Alde Zaharrari bultzada bateratu eta koordinatu bat emateko helburuarekin, bertan urteetan abandonatuta egon den eta arazo urbanistikoak dituen Korrokoitz eremua sustatzea.

Hego ingurabidea 2.en fasea

Hiriko sarbideen hobetzea

Egunero, Irunen sartzeko eta irteteko hiritarrek jasaten dituzten auto-ilarak zorrozki murrizteko hiriko sarbideen hobekuntza.

Via Irun

Trenbide gunearen birsorkuntza

Datozen 150 urtetako Irun nola antolatuko den zehaztuko duen proiektua garatzea, bertan etorkizuneko belaunaldiek izango duten hiriaren oinarriak finkatuz.

Arbes-ko egoitza

Hiriko gizarte politiken hobekuntza

Irunen dugun zahartzearen eta menpekotasunaren arreta zerbitzua hobetzen lagunduko duen eta beharrezkoa den egoitza berriaren garapena sustatzea.

Iparralde eta Behobia

Irungo sarbideak

Irungo sarbideen egokitzapena. Irun bisitatzen duten pertsonek ezer baino lehen ikusten duten Iparralde eta Behobia eremuen hobetzea.