Egungo egoera

Spread the love

Irun berriro izan dadin Irun. Askok badakite zertaz ari naizen. Berriro izateaz ari naiz. Gure nortasuna berreskuratzeaz, irundar izatearen harrotasuna. Batzuek esango dute inoiz ez dugula galdu harrotasun hori. Baina datuak ikustea besterik ez dago. Adibidez: Gipuzkoako bigarren hiria bagara ere, azkenak gara enplegu tasan.

Aldaketa behar dugu, egungo immobilismotik atera, berriro ere Irun indartsu izan dadin. Horretarako, baina, etorkizunari begiratu behar diogu, elkarrizketaren aldeko espiritu ireki batez. Pertsona guztiei erantzun behar diegu, salbuespenik gabe.

Plaiaundiko kirol instalazioen lekualdatzea

Zor historiko bete gabea. Plaiaundiko parke ekologikoa suspertzeko helburuarekin, bertako kirol instalazioak lekuz aldatuko zirelako konpromisoa jasotzen zuen, eta 1993.en urtean erakunde desberdinek sinatu zuten hitzarmenaren ez betetzea.

Birsorkuntza eta Berreskuratzea: San Miguel – Anaka, Olaberria, Korrokoitz

Gobernuak azken urteotan geldirik izan duen garapen urbanistikoa. Babes ofizialeko mota desberdinetako etxebizitzak eraikitzea eta bi auzo horietan dagoen ekipamendu eskasiari irtenbidea ematea helburu duen proiektua.

Jarrera – Santano alkatea

Santano alkatearen akordio ezintasunak , Irunen aurreikusita zeuden eta beharrezko ziren proiektuen garapena kaltetu du.

Trafikoa eta aparkalekuak

Konpondu gabeko bi arazo larri. Are gehiago, urteen joan etorrian gobernu sozialistak hartutako erabakiek egoera oraindik gehiago larriagotu dute, hiritarrengan haserrea eraginez.