Xabier Iridoy Olaizola

Xabier Iridoy Olaizola naiz, 58 urteko eta Eguzkitzalde kalean jaiotako irundarra. Senarra eta bi seme-alaben aita. Teknologia berrien sorrera eta bilakaera, eta komunikazio-prozesu berriak, beti iruditu zaizkit interesgarriak. Ondorioz, nire ametsak jarraitu nahian, Informatikan lizentziatzea erabaki nuen. 1985ean, ikasketak bukatu bezain pronto, Irungo La Sallen irakasle gisa lanean hasi nintzen. Bertan Enpresagintza ikasten zebiltzan ikasleen heziketako arduradun ere izan nintzen, baita eskolako Zuzendaria ere, 2003 eta 2011 urteen bitartean, EAJ-PNVko bozeramaile kargua lortu baino lehen. Joan etorri honetan, pertsona bezala hazteko  aukera izan dut, ikasi ere asko ikasi dut eta gure hiriak dituen sendotasunak eta beharrak zeintzuk diren ere aztertzeko eta egiaztatzeko denbora izan dut.  Beti pentsatu izan dut bizitza ikastaldi etengabe bat dela.

Jarraitu irakurtzen

Irun berriz ere Irunen izatea nahi dut. Askok badakite zertaz ari naizen. Berriro izateaz ari naiz. Gure nortasuna berreskuratzeaz, irundar izatearen harrotasuna. Batzuek esango dute inoiz ez dugula galdu harrotasun hori. Baina datuak ikustea besterik ez dago. Adibidez: Gipuzkoako bigarren hiria bagara ere, azkenak gara enplegu tasan.

Bai, dagokigun protagonismo ekonomikoa eta soziala galdu ditugu. Eta ez bakarrik tamainagatik dagokiguna. Irun estrategikoki kokatuta dagoen hiri bat da eta horrek mesede egin digu historikoki. Ezaugarri izan ditugun merkataritza, ekonomia, enplegua eta jarduera txikituz joan dira pixkanaka azken urteotan.

Aldaketa behar dugu, egungo immobilismotik atera, berriro ere Irun indartsu izan dadin. Horretarako, baina, etorkizunari begiratu behar diogu, elkarrizketaren aldeko espiritu ireki batez. Pertsona guztiei erantzun behar diegu, salbuespenik gabe. Eta guztiok elkarrekin aurrera egitea ezinbestekoa da. Hiri bat pertsonek osatzen bai dute, eta hauen iritzia ez badugu kontuan hartzen, demokraziak eskaintzen digun gaitasuna gutxietsiko dugu. Entzun, hitz egin eta akordiotara iritsi behar dugu; talde politiko desberdinekin, beste erakundeekin eta baita pertsonekin ere. Irunek ez dituen lankidetza eremuak sortu behar ditugu. Labur esanda, hiri indartsu bat izan behar dugu, nortasun propioa duen eta beti bereizi gaituen protagonismoa berreskuratuz.

Lourdes Larraza Quilez

Kaixo, Lourdes Larraza naiz, 59 urteko irundarra eta 3 semeren ama. Pedagogo lizentziaduna EHUn, eta gaur egun desgaitasun intelektuala eta laguntza-premia orokorrak dituzten pertsonentzako zentro bateko arduraduna naiz. Zinegotzia naiz eta Giza Baliabideen, Udaltzaingoaren, Segurtasun eta Bizikidetzaren ordezkaria izan nintzen 2015etik 2018ra bitarte. Bidaiatzea eta beste hiri, herrialde eta kultura batzuk ezagutzea maite dut, liburu on bat irakurtzea eta baita musika entzutea ere. Nire lana asko gustatzen bazait ere, aitortu behar dut politika dela nire beste pasioa. Ziur nago politikarekin eta haren erabakiekin gure hiriko alderdi asko hobetu daitezkeela, besteak beste, irundarren bizi-kalitatea. Uste dut lan asko dagoela egiteko, eta ni prest nago Irunen alde lan egiteko.

Josu Iguiñiz Echeveste

Irundarra eta San Martzial Alardearen maitalea naiz. Familia eta ondo egindako lana dira nire bizitzako ardatz nagusiak. Ezkonduta nago eta bi seme alaben aita naiz. Nire lan-bizitza ostalaritzaren sektoreari lotuta egon da, batez ere honen kudeaketari lotuta. Politika nire DNAn dago, modu batera edo bestera beti egon naiz inplikatuta, politika da eta gizarte hobe baterantz aurrera egiteko tresnarik onena. 2019tik zinegotzia naiz, eta denbora honetan, Gobernantzan eta Kirol Kudeaketa trebatu naiz, Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren eta EHUren eskutik. Oso harro nago Irungo orainaldirako eta etorkizunerako proiekturik onena duen talde bateko kide izateaz. Irun etorkizunari konplexurik gabe begiratzen dion hiri bihurtzea dugu helburu. Irun indartzeko eta irundarren bizi-kalitatea hobetzeko helburua lortzeko nire konpromisoa adierazi nahi diet bai irundarrei eta baita nire taldekideei ere.

Urkiri Salaberria Gracia

Urkiri Salaberria naiz, Cadizen jaioa 1975ean. Patuak nahi izan du nire azken semea, seigarrena etxean, Irundarra jaiotzea, duela hiru belaunaldi Argentinara joan zen nire birraitona Jose Ibargoien bezala. Txikitatik euskal kulturarekin lotua izan naiz eta, nahiz eta nire ama hizkuntza euskara ez izan, hori izan da nire seme-alabei bularretik eman diedan oparia: Euskara. Arte Ederretan doktorea, nire bizitza profesionalean arlo eta postu aunitzetan aritu naiz, eta beti hartueman zuzena izaten jendearekin. Askok ezagutuko dituzten Gordailuako bisita gidatuak edo Lapurriturri-Erlaitzeko informazio puntua eramaten ditut aspalditik. Gaur egun, Irunen bizitzeaz gain, Irunen egoitza duen humanitate eta zientzia, lurra eta hiria, Iparralde eta Hegoalde, iragana eta etorkizuna, tradizioa eta berrikuntza, uztartzen duen enpresa baten jabea naiz. Nire burua Euskal Aberriaren irule gisa ikusten dut, eta Irun Aberri horren erdian garatzen den zubia eta bihotza dut.

Gorka Alvarez Aranburu

Gorka Alvarez Aranburu, 39 urteko irundarra, ezkondua eta bi alabaren aita. Nire prestakuntza, maila gorenerainoko fase akademiko guztietan, Irungo La Sallen izan da. Enpresa Zientzietan diplomatua naiz. Elebiduna. Gazte-gaztetatik nago EAJ-PNVn afiliatuta, eta hiriko hainbat gizarte-erakundetako kide naiz. Diputatuen Kongresuan eta Bizkaiko Foru Aldundian lan egin dut, eta gaur egun, 2017tik, Eusko Jaurlaritzaren Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria naiz. Irun da nire hiria, nire erreferentea. Politika ezinbesteko tresna da herrien garapenerako eta herritarren ongizaterako, eta udal-politika da kate horretako lehen maila eta baliotsuena. Ideia horrekin konprometituta sentitzen naiz, nire hiriarekin, udaletxetik Irun indartsuago, kohesionatuago eta mundura irekiago baten alde lan egiteko prest nago.

Naiara Fanlo Erauskin

Naiara Fanlo Erauskin naiz, Irunen jaioa 1987ko apirilaren 14an. EHUn Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua. Gaur egun, Larrialdietako mediku laguntzailea naiz Osakidetzan, eta Ospitaleko larrialdietan masterra dut. Nahiz eta euskara ez nire ama hizkuntza izan, euskara eta ingelesa badakizkit. Irun gure hiria, nire pasioetako bat da, bere jaialduak, bere giroa, bertako pertsonak… baina, tamalez, asko dago oraindik egiteko. Denbora daramat ikusten Irunek arlo askotan gehiago izan dezakeela eta gehiago izatea merezi duela. Irunen alde lan egiteko prest nago.

Jose Corchon Alvarez

Jose Corchon Alvarez naiz, 52 urteko irundarra eta 2 seme-alaben aita. Lehen EGB zena La Salle San Marcialen ikasi nuen, ondoren batxillergoa Pio Baroja institutuan, eta azkenik, Enpresa ikasketak, Finantzaketan espezializazioa, UPV-EHUn. Nire lan-bizitza hasieran Madrilen, Brasilen eta Estatu Batuetan lan egiteko aukera izan nuen. 1997tik egun arte ordea Donostiako logistikako sektoreko multinazional baten Finantziaketa departamentuan egiten dut lan. Kirolzalea naiz, saskibaloia dut gustuko. Gaztetan Amigos del Baloncesto izeneko Irungo saskibaloi klubeko kide izan nintzen, eta nahiz ez onena izan, esperientzia paregabea izan zen niretzat. Nahiz eta egun politikak ez duen eduki beharko lukeen irudia, pertsonen bizitzak hobetzeko tresna erabilgarria dela uste dut. Azken urteotan, gainera, zerbitzu publikoa eta nire lana uztartu ditut; 12 urtez Irungo Udalean zinegotzi gisa, eta azken 8ak GFAn Finantza eta Aurrekontu arloko zuzendari gisa.

Helena López Agirrezabala

Helena naiz, 41 urte ditut, eta hamarkada bat baino gehiago daramat Irunen bizitzen. Bi alabaren ama, eta Humanitateetan eta Enpresan lizentziatua naiz. Duela 17 urte, enpresa pribatuan lanean nenbilenean, administrari gisa, Madrilera, Diputatuen Kongresura, joateko aukera izan nuen, Euskal Taldearen (EAJ-PNV) eskutik. Han nengoela, duela ia 11 urte, nire jaioterrira itzultzeko eta Eusko Jaurlaritzan idazkari gisa lanean hasteko aukera izan nuen, eta egun oraindik postu horretan jarraitzen dut. Nahiz eta nire aita eta amak euskaraz ez hitz egin, ahal zuten guztia egin zuten nire ama-hizkuntza hori izan zedin, eta ahalegin hori beti eskertuko diet. Telesailen eta irakurketaren zalea naiz, nahiz eta azken aldian nire irakurketa gehienak haur literaturakoak izan. Prest nago, Iruni, gure hiriari, nire onena eskaintzeko.