EAJ-PNV da Irunen PSEren proiektu politiko bukatuaren alternatiba bideragarri bakarra
Gure proposamen guztiak tinko defendatu ditugu, baina beste taldeetako askoren alde ere bozkatu dugu, Irun blokeotik atera dadin eta aurrera egin dezan
Gure taldearen helburua beti izango da, Irungo eta bertako pertsonen onura. Halaber, desberdinen eta berdinen arteko elkarrizketa eta akordioa defendatzen ditugu, baita gure boto-emaileak eta desberdinak ere… Gaur, gure proposamenak defendatu ditugu, onargarriak eta hiriaren beharrei erantzuten dietenak; berdintasuna, prebentzioa, aparkalekua, energia-trantsizioa, ongizatea, euskara, gazteria, kirola, segurtasuna, hiriaren bultzada, auzoak…, baina beste talde batzuen ekimenen alde ere bozkatu dugu. Are gehiago, ez dugu Irunek aurrera egiteko behar duen 2020rako aurrekontua oztopatu.
Koherenteak eta arduratsuak izan gara. Urtarrilaren 3an, oraindik aurrekonturik gabe geundenez, bigarren proposamen bat egin genion udal gobernuari, bizi genuen blokeo egoeratik ateratzeko. Momentu oro gure jarrera baikorra agerian geratu da. Irun pertsona guztientzako hiria izatea nahi dugulako; oraingoa eta etorkizunekoa, lehen mailako hiria, aurrerakoia, anbizio handikoa, erreferentea, bizikidetzan oinarritua, eta atsegina.
Bilerak eta topaketak egin diren arren, agerian geratu da prozesu guzti hau PSEk, bere interes alderdikoiak aurrera eraman ahal izateko, sortutako tranpa izan dela. Akordiorako jarrera ikusarazi nahi izan dute, eta hori ez da inolaz ere benetakoa izan. Politikan eta bizitzan, esateaz gain erakutsi ere egin behar da, eta Alderdi Sozialistak erakutsi du ez duela Irungo Udaleko bigarren indarrarekin akordiorik lortu nahi. Santano alkateak eta PSEk ez dituzte ordezkatzen ditugun 7.000 pertsonak errespetatzen. Gaur, inoiz baino gehiago, horren lekuko izan gara, gainera, Irunen aliantza berri bat azaleratzen ari dela ikusi da; PSE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek osatua. Hala, PSEk nahiago izan du EAJrekin duen Itun Globala hautsi, Udaleko ordezkaritza txikiagoko taldeekin adostuz, eta EAJ-PNV alde batera utziz. Jarduketa honek alkate jauna fidagarria ez dela erakusten du.
Are gehiago, akordio horren ondorioz, udal-gobernu sozialistak eta gainerako taldeek, hala nola, hirian behin-behineko aparkalekuak sortzearen aldeko, isolamendu-egoeran dauden adinekoei laguntzeko zerbitzu berri bat sortzearen aldeko, Euskaraldia eta euskara sustatzearen aldeko, gure hirian gazteei zuzendutako jarduera berriak sortzearen aldeko, eta besteak beste, gure hiriaren erdialdean bidegorria ezartzeko azterlan bat egitearen ldeko proposamenen aurka bozkatu dute.
Azkenik, Irungo interes orokorren alde dugun apustua nabarmendu nahi izan dugu. Esan eta frogatu ere egiten dugu. Beste batzuk, ordea… Zer? Ez du ezertarako bide bat predikatzeak, eta beste batetik ibiltzeak… beste behin ere, agerian geratu da EAJ-PNV dela gobernu sozialistaren eta Santanoren proiektu politiko burutuaren alternatiba bakarra. Guk, oposizio eraikitzaile batetik, irundar ororen interesak eta beharrak defendatuz lanean jarraituko dugu.