EAJ-PNVk zentroan 10.000 m2-ko anbulatorio handi baten eta Oinaurren beste txikiago baten alde egiten du
Talde jeltzaleak atseginez ikusi du Auzo Elkarteen Federazioaren komunikazioari, baita hauek Irun erdigunean zerbitzu gehiago eta hobeak eskaintzeko beharra ikustea ere
Erdigunean anbulatorio handi berri bat proposatzen du EAJk. Jose Antonio Santanok, berriz, egungo erdiguneko zentroa partxeatzea proposatzen du.
Hilabeteak daramatzagu Irungo egoera aztertzen, osasun arloko profesionalekin eta hirigintza arloko adituekin batera. Lan nekez honen ondorioa argia izan zen; Irunen osasun arreta hobea nahi badugu, irundarrei egunerokotasuna erraztu nahi badiegu, eta Iruni, orain eta etorkizunean, onena eskaini nahi badiogu, gure hiriak bere erdigunean anbulatorio handi berri bat behar du. Pertsonen behar guztiei behar bezala erantzungo dien anbulatorioa.
Horixe da Osakidetzaren konpromisoa; 10.000 m2-ko anbulatorio handi berri bat Irun erdialdean, modernoagoa, zerbitzu gehiagorekin eta irisgarritasun hobearekin. Eta konpromiso horren aurrean, José Antonio Santano alkateak, inbertsio hori aprobetxatu beharrean, Osasun Sailari egungo zentroko anbulatorioa pittin bat handitzea eskaintzen dio. Bide batez, esan beharra dago eraikina behar bezala handitzeko zailtasunak dituela, egitura-babesa duen eraikin gisa katalogatuta dagoelako.
Horregatik guztiagatik, denbora daramagu Santano alkateari eskatzen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eskaintza probesteko. Profesionalei entzuteko eta zentroan 10000m2ko anbulatorio handi baten aldeko apustua egiteko unea da. Irunek ez du merezi 3600m2-ko bat zentroan, alkateak berak planteatzen duen bezala. Ezin dugu hiria adabakitzen jarraitu, nahikoa da aitzakiez eta EAJren aurkako diskurtso elektoralistez. Irunen aldeko apustua egiteko momentua da, Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa aprobetxatzekoa.
Era berean, argi utzi nahi dugu, Federazioak bere komunikatuan deskribatzen duen bezala, eta aspalditik esaten gabiltzan moduan, erdigunean anbulatorio handi berri bat behar izateaz gain, Oinaurre, Belaskoenea eta Ventas auzoei zerbitzu emango dien beste anbulatorio txikiago bat ere behar dugula, Dunboakoa bezalakoa, lehenbailehen.