Emakumeen Etxerako behin-behineko kokaleku berri bat aztertzea proposatzen dugu

Spread the love

Azken urtean zehar, eta are gehiago azken hilabeteotan, EAJ-PNVtik, Erdialdeko Auzo Elkarteari Udaletxeak zin egin zionarekin eta Emakumeen Etxearen behin-behineko kokapenarekin sortutako arazoaren harira, gure hiriko hainbat gizarte eragileren artean sortu den kezkak arduratzen gaitu.

2019ko irailaren 19an, Zabaltza-Erdialdeko Auzo Elkarteak eskaera formal bat egin zion Udalari 2020ko aurrekontuetan partida ekonomiko bat sartzeko; Ikust Alaia eraikin berrian dagoen udal lokala egokitzeko eta, horrela, elkarte berari lokal sozial gisa lagatzeko eskaera. Kontuan izanik, batez ere, elkarte honek, egun oraindik, ez duela auzokideentzako edota hiritarrentzako jarduerarik garatzeko espazio egokirik. Eskaera hori alderdi politiko guztiok sinatu eta mozio gisa aurkeztu genuen 2020ko urtarrilaren 15eko osoko bilkuran, hala aho batez onartuz.

4 hilabete geroago, ordea, 2020ko urtarrilaren 28an, Udal Gobernuak eta Elkarrekin-Podemos/IU-EB udal taldeak, osoko bilkuraren erabakiaren eta beraiek bertan mozioari emandako aldeko botoari kontra eginez, 2020ko Aurrekontuan, Ikust Alaiko lokalaren obra egiteko 270.000 euroko partida bat sartzea erabaki zuten (70.000 €2020an eta 200.000 €2021ean), hau horrela Emakumeen Etxearen behin behineko kokalekua izan zedin. Erabaki horrek uko egiten zion, aurretiaz jada Zabaltza-Erdialdeko Auzo Elkarteari onartutako eskaerari, hiritarren artean gatazka sortuz, baita hainbat eragileren artean kezka sortuz ere.

Izan ere, azaroaren 18an, ospatu zen Berdintasunerako azken Lan Batzordean, hiriko emakumeen berdintasunaern aldeko elkarte bateko ordezkari batek adierazi zuen kezkatuta zegoela Emakumeen Etxearen behin-behineko kokapenagatik eta honek sortutako asalduragatik. Halaber, proiektu berri hau ondo hasteko eta hasieratik inolako gatazka edo gaizki-ulerturik ez pizteko nahia azpimarratu zuen.

Eskaera hori kontuan hartuta, eta azaroaren 25ean udal-gobernuak Istillaga plazako 8 zenbakiko udal-lokala esleitu zitzaionaren ukoa onartu zuela ikusita, udal-gobernuari proposatzen diogu Emakumeen Etxea behin behinean Ikust Alaian kokatu beharrean, hau Istillagan kokatzeko aukera azter dezala. 280 m2-tako Gizarte ekipamenduko lokal bat, Ikust Alaiarenak baino 100m2 gehiagoko azalera duena da gainera.
Irungo EAJ-PNVtik, udal-gobernuak (PSE eta Elkarrekin-Podemos/IU-EB) izan zuen inkoherentzia zuzentzeko aukera dugula uste dugu. Ez dugu ahaztu behar, Udalak pertsona guztien onerako begiratu behar duela, alternatibak bilatuz. Gure proposamenak, elkarte guztientzako irtenbide egokia ahalbidetuko luke. Hala ere, proposamen hau hurrengo Berdintasun Batzordean jorratzeko eskaera ere luzatu dugu, honen inguruan Irungo emakumeen elkarte guztiek asko eduki beharko lukete eta esateko. Izan ere, proiektu honek, beste askok bezala, argia, ilusionagarria eta gardena izan beharko luke. Gatazkarik gabekoa, guztiona