Etorkizunarekin konprometitutako eta ilusioz beteriko Irun nahi dugu

Spread the love

Irunek aurrera egin dezan, Irun eta bere pertsonen potentzialaren aldeko apustua egiten dugu

Gaur goizean, Xabier Iridoyk, www.xabieriridoy.eus webgune berria aurkeztu du. Bertan, egun Irunen bizi den egoerari buruzko informazioa, bere hobekuntzarako proposamenak eta baita hirian garatutako azken ekitaldi edo jarduerak ere islatzen dira.

Web berri honek Irungo oraina eta etorkizuna biltzen dituen diseinu bisual eta intuitiboa du. “Web dinamikoa da, gure hiriak gaur egun bizi duen egoera jasotzen duena, baita hurrengo agintaldiari begira hobetzeko gure proposamen nagusiak, eta Irungo etorkizuna. Irundarrekiko gure komunikazio kanalak indartu nahi ditugu, horregatik, hemendik aurrera eta hurrengo udal hauteskundeetara arte, webgune hau gure komunikazio plataforma nagusia izango da, komunikabide arruntez eta sare sozialez gain“, esan du Iridoyk. “Gure proposamenak argi eta modu zuzenean proiektatu nahi ditugu, zein den guk Irunen inguruan dugun ikuspegia”.

Pertsonen, gizarte-eragileen eta hiriko elkarteen iritziak funtsezkoak izan dira beti, baita gure Hiriko Proiektua egiteko orduan ere. “Guztiekin izan ditugun topaketek eta dinamikek gure udalerriko errealitatea ikuspuntu desberdinetatik ezagutzeko aukera eman digute“, azpimarratu du. “Baina aurrera egiten jarraitu nahi dugu, hobetzen jarraitu nahi dugu, eta bide horretan ezinbestekoa zaigu pertsonen inplikazioa, gazteak, helduak zein adinekoak. Webgune honen bidez informazio zuzena zabaldu nahi dugu eta sare sozialen bidez parte hartzera bultzatu nahi ditugu irundarrak. Iruni etorkizuneko egoera hobea eskaini nahiko diogu eta, liskar eta kritika kaltegarrietatik urrun“.

Urtez urte, informazio eta komunikazio kanalek etengabe eboluzionatu dute, egunero aplikazio gehiago ditugu, harremanak izateko eta pertsonen artean informazioa partekatzeko modu berriak sortu dira. Web-a eta batez ere, sare sozialak gaur egungo informazio eta komunikazio bide nagusi bihurtu dira. Horren harira, Iridoyk “Irun hiri aurreratua izatea nahi dugu, eta, horretarako, ezinbestekoa iruditzen zitzaigun, informazio bide berriak eta parte hartzeko modu berriak martxan jartzea. Hurbiltasuna, gardentasuna eta egungo gizartearen premia berrietara egokitzen den webgunea da hau” azaldu du.

Gaurkotasuna vs Etorkizuna

Webguneak bost atal ditu: webgunearen hasiera edo home orrialdea, Xabier Iridoy eta bere taldearen profila, hiriaren eta proiektu batzuen egungo egoera, etorkizunerako proposamenak eta albisteen atala. Hasierako orrialdean, Xabier Iridoyren agenda jasotzen da; izan dituen ekitaldiak, eskaini dituen prentsaurrekoak, izan dituen topaketak… gainera agertzen den albistean klik eginez gero, berria bere osotasunean irakurtzeko aukera dago.

Xabier Iridoyren atalean, jeltzaleen zerrendaburua den Xabier Iridoy eta bere hautagaiak agertzen dira; Josune Gomez, Lourdes Larraza, Josu Iguiñiz, Jose Corchon, Miren Guezuraga, Lander Ugartemendia, Ricardo Bereciartua, Jasone Ugarte eta Iulen Arana daude.

Egungo Egoera atalari dagokionez, Irungo aktualitatea laburbiltzen du, baita egun oraindik egin ez diren hainbat proiektu garrantzitsu ere. Horren harira, Iridoyk gogoratu du “Santanok koordinatu eta bideratu ez dituen proiektuak azaltzen dira bertan, urteetan zehar erantzuna emateko gai izan ez den proiektuak. Gobernuan egon ginenean, horietako asko berriz aktibatzen saiatu ginen eta kasu batzuetan lortu ere, baina frogatu dezakezuenez oposizioan gaudenetik, eman genituen aurrera pausoak berriro ere geldirik daude. Bakoitzak jakingo du zergatik, baina gu asko kezkatzen gaitu horrek eta ondorioak Irundar pertsonek bizitzen bai dituzte, urteak daramatzate esperoan“.

Azkenik, Etorkizuneko Proposamenen atalak, berak adierazten duen bezala, “gure Hiri Proiektuan gure lerro estrategikoak jasotzen ditu, gure Hiriko Proiektuan zuzentzen eta bideratzen dira, horien artean: Gobernu eredu berri bat, politika egiteko modu berriak, hiriaren identitatean lan egitea, hiriaren berregituratzea, politika sozialak eta abar“.