Etorkizuneko proposamenak
EAJk agerian utzi du aldaketan buru izateko eta etorkizuneko egitasmoak bultzatzeko duen gaitasuna. Martxan jarri nahi dugu Irun, neurri berriak hartuta –geldiarazi egin diren neurri batzuk barne–, gure ekonomia berrindartzeko. Enplegua suspertu behar dugu, gure merkataritza dinamizatu, azpiegiturak berrindartu, gazteei etxebizitza eskuratzeko aukera ziurtatu…
Azken batean, hiri indartsu bat izan behar dugu berriro, betidanik ezaugarri izan ditugun nortasuna eta protagonismoa berreskuratzeko. Beraz, iritsi da Iruni bultzada emateko ordua. Irun indartsu bat egiteko. Eman bidea Iruni!
Ezagutu gure proposamen guztiak aldizkarian eta ibilbide-orria hauteskunde programan.