Irun adineko pertsonentzako hiri aktibo eta adeitsu bihurtu nahi dugu

Spread the love

Arreta pertsonalizatuago bat eskaintzeko helburuarekin, gizarte zerbitzuak auzoetara gerturatzeko aukera babesten dugu

“Irun Lagunkoiak”, adineko pertsonekiko hiri adeitsu bat lortzeko helburua duen programa, sustatuko dugu

Gaurko egunean Ama Xantalen adineko pertsonen egoitza ingurura hurbildu gara, gizarte politiken inguruan jasotzen ditugun proposamenak ezagutzera emateko. Iruni etorkizun oparoa eta aire berria eskaintzea helburu duen programa. Hiri aktibo bat edukitzea ezinbestekoa da, lanean igaro duten pertsona horiek eta egun familien funtsezko zutabe direnek, balore, babes eta kohesio elementuen transmisio uhala diren pertsona horientzako, hiri aktibo baten ereduaren aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, edozein udaletxe, baita Irungoa ere, beraien bizi kalitatea hobetzeko baliabideak eskaintzera behartuta dago, egokituta, irisgarria, segurua eta barneratzailea den hiri batean bizitzen jarraitu ahal izateko.

Halaber, gaur egun, 2018ko EUSTATeko datuen arabera, Irunen 12.646 pertsona ditugu 65 urtetik gora, hau da, biztanleriaren %21,25. Eta 80 urtetik gorako pertsonen kasuan, hauek biztanleriaren %6,7 suposatzen dute, gutxi gorabehera. Bizi dugun egoera demografikoa aztertuz, 2016 urtean EAJ-PNVtik Irungo Udala “Euskadi Lagunkoia” programara atxiki zedila proposatu genuen, eta baita lortu ere. Egitasmo horren helburua, adineko pertsonen eta, oro har, hiritarren parte-hartzea sustatzea da, hiriko auzoen eta eremu desberdinen hobekuntza abiapuntu duelarik, hala adinean aurrera doazen heinean, hobekuntzak egin direnez medio, hiritarrak bertan beren bizitza egiten jarraitzeko aukera izaten jarraituko dute. Baina, “Irun Lagunkoiak” diagnostikoa besterik ez du jasotzen, 2016tik egun arte, gobernuak ez du aurrera pausorik eman, ezta aurreikusitako ekintzak garatu ere. Eta guk programa honekin eta bere helburuekin bat egiten dugu guztiz”. Gainera, aisialdi eta osasun gune partekatuak sustatuko dituztela baietsi du hautagai jeltzaleak, bolondres jarduerak, asoziazionismoa eta komunitatearen parte-hartzea babestuz, belaunaldi desberdinen arteko harremanak bultzatuko ditugu.

Era berean, bizi-itxaropena luzatzeak menpekotasun egoerak areagotzea ekarri du, erakundeen arteko elkarlana behar duen erronka da hau, nahiz eta gogora ekarri behar dugun, 2008ko Gizarte Zerbitzuen Euskal Legea onartu zenetik egin den eskumen birdoitzea. Gaur, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua udalaren eskumena da (Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioarekin) eta egoitzak eta eguneko zentroak Gipuzkoako Foru Aldundiarenak. Horren harira, beren etxeetan bizitzen jarraitu nahi duten adineko pertsonei zuzendutako Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua sustatu nahi dugu, baita Gipuzkoako programa pilotuak Irunen aplikatzea ere, adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Matia Fundazioaren “Etxean Bizi” programa”. Lehen mailako arretarako gizarte zerbitzuak deszentralizatzea ere proposatzen dugu, udal lokalak aprobetxatuz, auzoetako adineko pertsonengana hurbiltzeko (ospitale zaharreko zerbitzu zentralak mantenduz) eta errealitate eta beharrei erantzun hobea emateko.

Azkenik, hirugarren sektorearekin eta Irunen gizarte arloan jarduten duten eragileekin etengabeko elkarlana ezinbestekoa da, ezin da administrazioaren politiketan bakarrik oinarrituta dagoen gizarte politikarik egon, gizartea gutxiago antolatuta egotea eragiten baitu” azaldu du. “Horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu hirugarren sektorearen eta erakundeen arteko elkarlana sustatzea”

Irunek egun lasai arnas hartu eta datozen urteotan Gipuzkoako Foru Aldundiak eraikiko duen, eta egun bailaran ditugun zerrendak arinduko dituen, Arbesko egoitza prest izango dela esan dezake. Hala ere, aurretiaz esan bezala, egun gero eta pertsona gehiagok bere etxean ahalik eta denbora gehien jardun nahi du, eta EAJ-PNVk borondate horri erantzuna emango dio, hain zuzen ere, Udaletik sustatuko diren politikak egoki gidatuz. Kontuan izan behar da ere, bizitza aktiboa eta autonomoa izaten jarraitzea, neurri handi batean, hiri diseinua lagunkoia izatearen, segurtasuna bermatzearen eta etxeko inguruneak egokitzearen esku ere badela. Horregatik Irunen hiri eredu aktiboa sustatzeko konpromisoa hartzen dut. Adinekoekin lagunkoia den Irun egin nahi dugu, eta horretan, inguruneak, egiturak eta zerbitzuak berrantolatzeko apustua egiten dugu, banakoen behar eta ahalmen ezberdinetara egoki daitezen, eta, haien partaidetza sustatzeko ere.