Irun berriro hiri erakargarria izateko lan egingo dugu, merkataritza aberatsa, askotarikoa eta kalitatezkoa duena

Spread the love

Beste neurri batzuen artean, tokiko merkataritzari laguntzak ematearen alde egiten dugu, garai eta salmenta-modu berrietara egokitu ahal izateko, eta jarduera koordinatuak egin nahi ditugu hirian promozioa errazteko

Aparkalekuaren arazoa hobetzeko konpromisoa dut, hala irundarrek eta balizko bezeroek erosketak egiteko aukera izan ditzaten

Gaur goizean Almirante Arizmendi plazatxora gerturatu gara, MerkaIrunen ingurura, bertako merkataritzaren bultzadari buruz hauteskunde programan dituzten proposamenak aurkezteko. Tokiko merkataritza beti izan da Irungo oinarri ekonomikoetako bat, zoritxarrez hau aldatzen ari da, gero eta lokal itxi gehiago ikusten ditugu, edonork ikusi dezake, eta badira gainera datuak errealitatearen aldaketa hori erakusten dutenak.

Halaber, 2008 eta 2018 urteen artean Euskadiko saltoki txikiak % 16 egin du behera. Hala ere, Irunen jaitsiera ikaragarria izan da, garai horretan, Eustaten datuen arabera, 1.206 saltoki txiki izatetik 895 izatera pasa gara. Ondorioz, Irunen merkataritza txikia % 26 murriztu da. Euskadiko batez bestekoa baino % 10 gehiago.

Jakina, azalera handiak, merkataritza-kate handiak eta Internet bidezko merkataritza kausatzaileen parte izan dira. Baina galdera bat, zergatik da Irunen murrizketa Euskadin baino %10 handiagoa? Zerk eragiten du honetan?. Azalera handiak, bai, merkataritza-kate handiak, bai, baina gure hiriko hirigintzak eta mugikortasunak ere eragina du honetan. Eta egun bai mugikortasuna gure hiriaren arazo nabarmena da, eta horrek kontsumitzaileen edo bezeroen bertaratzean eragiten du, Irunera etortzea edo ez.

Irunen bizi dugun egoera haratago doa, gutako orok ikusi edo egiaztatu dezake, Irunen argi geratu da orain arte egin diren politikek porrot egin dutela. Ez dute Irun merkataritzarako hiri erakargarri bat egitea lortu, ez dute gure merkataritzaren beharretara egokitzen jakin. Eta guk Irun berriro hiri erakargarria izateko konpromisoa hartzen dugu, merkataritza aberatsa, askotarikoa eta kalitatekoa izan dadin.

Bertako merkataritza errekuperatzeko proposamenak

Lehenik eta behin, Txoke Plan bat egingo dugu, gure tokiko merkataritza txikiari laguntzeko jardueren inguruan hausnartzen duena, eta laguntza eskainiko diegu garai eta salmenta-modu berrietara egokitzeko. Halaber, jarduera koordinatuak egingo ditugu, hirian sustapena errazteko. Gainera, aparkalekuaren arazoa murrizteko konpromisoa hartu dugu, izan ere, irundarrak eta balizko bezero potentzialak Irunera etorriko dira, erostera edota eguna igarotzera. Horretarako, merkatarien elkarteekin lankidetza areagotzea proposatzen dugu, hiriko lurpeko aparkaleku guztietan deskontuak eskaintzeko. Era berean, merkataritza-guneetarako sarbideak hobetuko ditugu, eta, horretarako, plan bat ezarriko dugu, egungo estetika eraldatuko eta hobetuko duten, azalerako zaborrontzi ez higienikoak kentzea, eta hiri estetika hobetuko duten edukiontzi lurperatuak ezartzea proposatzen dugu. Eremu komertzialenetan eta iragankorrenetan jarduten hasiko ginateke.

Azkenik, hirirako sarbideak hobetzeko konpromisoa hartu dugu, eta Irunerako sarrerak egokitu egingo ditugu, iparraldeko eta Behobiako zonaldeetan, iparraldetik sartzeko bi puntu eta aurkezpen-txartel bat Irunera bisitatzen duten pertsonentzat.