Irungo etorkizuneko erronkak modu integralean aztertzeko, kudeaketa eraginkorraren eta akordioaren aldeko apustua egiten dugu

Spread the love

Gaurko egunean, Markel Olanorekin batera San Juan plazan, Irunen garraio sektoreak izan duen jarduera azpimarratu nahi izan dut, baita gaur egun Irungo ekonomiarentzat funtsezkoa dela ere. Kokapen geografiko pribilegiatuak –igaroleku izaerak-, eta, batez ere, sektoreko irundar profesionalen ezagutzak eta eskarmentuak, ahalbidetu dute Irun erreferentziazko hiria izatea nazioarteko garraioaren eta logistikaren esparruan. Baina, munduko krisi ekonomikoak eta sektoreak izandako aldaketak eragin nabarmena izan dute Irungo garraioan. Are gehiago, gaur egun, Irungo gune logistikoak deslokalizatzen ari dira, sektore mota horrek behar dituen azpiegiturak jasotzeko gaitasuna duten beste eremu batzuetan.

Errealitate horren aurrean, Irun funtsezko hiria izaten jarraitzea ahalbidetuko dugu, baliabideak emanez eta baliabide logistiko berrien abangoardian egonda. Eta horretarako, beste behin, ezinbestekoa da beste administrazio publikoekin koordinatuta lan egitea, zehazki, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.

Halaber, koordinazio hortaz gain, aintzat hartu beharko dira sektoreak dituen premiak, eta datozen hamarkadetan sortuko diren erronka eta aukerak. Etorkizunean aurkeztuko zaizkigun erronka eta aukera horiei modu integralean egin behar diegu aurre, hau da, euskal administrazio guztien garraiobide eta azpiegitura politikak koordinatuz eta lerrokatuz. Halaber, Irunen finkatutako sektorearen beharrak kontuan hartu beharko dira, bidelagun izateko. Eta horretarako, hainbat proposamen landu ditugu, horien artean; Behobiako auzoan jarduera urbanistiko bat bultzatzea, eremu horren egoera eta irudia hobetu ahal izateko. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinazioa eta elkarlan instituzionala hobetzea, garraio sektorearen etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko, eta azkenik, Mondragon Unibertsitatearen presentzia aprobetxatzea, logistikan eta garraioan espezializatutako ikasketa eskaintzarekin, garraio sektorearen erronka eta beharren definizioan modu koordinatuan lan egiteko.

Kudeaketa eraginkorra eta akordioaren aldeko apustua Irunen

Ia bi aste daramatzagu gure hauteskunde programa eta hiri proiektua irundarren artean aurkezten. Etorkizunerako proposamenez beteriko programa da, Iruni beha duen aldaketa eta aire berri bat eskaintzea helburu duena. Urtez urte itzaltzen joan den identitate hori berreskuratu nahi dugu, betiko Irunen nortasuna, berriro ere Irun betiko Irun izan dadin, harro sentitzeko hiria. Irunek etorkizuna du, eta lehen mailako aukerak izan ditzake, baina horretarako kudeaketa eraginkorra behar du, benetako apustua, eta akordioak desberdinekin lortzeko gai den taldea, bai erakundeekin, bai beste talde politikoekin eta baita irundarrekin ere. Eta horretan, EAJ-PNV bermea da, urteetan erakutsi dugu. Ez dut zalantzarik, Irunen oparotasuna bermatzeko etorkizun onena EAJ-PNV da. Nire konpromisoa Irun da.

Egonkortasuna ala iraganera itzulera

Olanok gogorarazi du zein egoeratan zegoen lurraldea orain dela lau urte, Bilduren agintaldiaren ondoren EAJ-PNV Foru Aldundiko gobernura iritsi zenean. Gipuzkoa “tentsio betean, etengabeko liskarrean” kokatua zegoen, “gizartetik aldenduta eta kudeaketa desegoki” batekin ziharduten erakunde batzuekin. “Legealdi honetan kudeaketa egokia, egonkortasuna, akordioak eta gizartearekiko gertutasuna izan dira nagusi. Gipuzkoar gizartea jabetzen da horretaz”, iritzi eman du.

Laburbilduz, diputatu nagusiak nabarmendu du, EAJ-PNVk herritarri “emandako hitza bete” dutela, non bere garaian “hartutako konpromiso guztiak %100ean bete dira. Batetik, Arbesko egoitzaren eraikuntza proiektua dagoeneko lehiaketa publiko fasean dago, beraz, obrak datorren udazkenean hastea aurreikusten da. Gaur bertan Gobernu Kontseiluak behin betiko pausoa eman du eraikuntzaren hasierara bidean, proiektua bere osotasunean lizitatzearekin bat, proiektuaren idazketa, eraikuntza, ekipamendua eta zentroaren ustiapena. Eraikuntza eta proiektua martxan jartzeak 22,8 milioi euroko aurrekontua izango du gutxi gora behera”. Bestetik, Hego Ingurabidea, joan den otsailean abiatu zela ere aipatu du, AP-8ko lotune erdiarekin batera. “Gipuzkoako Foru Aldundiak bi proiektu hauetara bideratutako inbertsio osoa 37 milioi eurokoa da“.

Halaber, diputatu nagusirako hautagaiak, Irungo gizon-emakumeei EAJ-PNV lurralde osoan egiten ari den apustuarekin bat egin dezaten dei egin die, “kudeaketa eraginkorra eta akordioa dira gure oinarri, EAJ-PNVren oinarri eta nola ez, Xabier Iridoyren oinarri ere. Irun ezin da bihurtu salbuespena, kudeaketa eraginkorra eta akordioaren aldeko apustu horretan. Horregatik irmoki adierazi nahi dut egonkortasuna, akordioak eta etorkizuna indartzeko premia duela Irunek eta horren alde egingo dugula”, osatu du.

Egindako apustu horiek tarteko, Olanok igandeko hauteskundeetan asko dagoela jokoan aipatu du, eta “herritarrek bi aukeren artean hautua egin beharko dute. Gipuzkoak bi ereduren artean aukeratu beharko du: iragana edo etorkizuna. EAJ-PNVk eskaintzen duen egonkortasuna eta akordioa, ala iraganera itzultzea”, laburbildu du.