Irungo trafiko eta aparkaleku arazoari irtenbidea emateko konpromisoa dugu

Spread the love

Foru Aldundiarekin kolaborazioa indartuz, Hego Ingurabidearen eraikuntzaren aldeko apustua egiten dugu, baita zenbait puntutan bariantea banatzea, eta oinezkoen ibilbideetan zein bidegorrietan ere hobekuntzak gauzatzea

Era berean, aparkalekuen kontuan, Txoke Plan bat proposatzen dugu, baita epe motzeko edo express aparkalekuak ere, halaber aparkaleku “poltsak” ahalbidetzearen aldeko apustua egiten du Iridoyk, eta Iruna erostera datozenentzat deskontu ticketak eta OTAko tarifa txikiagotuak.

Landu dugun hauteskunde programak eta hiri proiektuak barneratzen diren proposamenak jakitera eman ditugu. Irundarrentzat pentsatutako eta diseinatutako proposamen zehatzak dituen programa, hauen ongizatea hobetzeko helburua dutenak, halaber, oinezkoentzako bideak egokitzeko eta bidegorriak konektatzeko proposamenak ere aurkeztu ditugu.

Hirian ditugun arazoekin, eta batez ere mugikortasun eta aparkalekuen gaiarekin oso sentsibilizatuta gaude. Horregatik, pertsonen ongizatea  errazten laguntzen duten azpiegitura egokien eraikuntza bultzatu nahi dugu. Ezinbestekoa da bai guretzat eta baita Irunentzat ere ibilgailuen zirkulazioa erraztea eta arintzea, baita bidegorriak sustatzea. Irunek azpiegituretan eta mugikortasunean dituen beharrak anitzak dira eta. Hala irundarrak beren etxeetara garaiz iritsi ahal daitezen erraztu nahi dugu, trafiko-buxadurarik edo aparkaleku arazorik gabe.

Egoera honen aurrean, hainbat proposamen ditugu besteak beste, Erdi loturaren eta Hego Ingurabidearen eraikuntza, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, hiri erdian trafikoa murrizteko, eta hiritarrek Irunera sartzerakoan edo irteterakoan pairatzen dituzten auto-ilarei konponbidea emateko” esan du Iridoyk. “GI-636 saihesbideko zati batzuk faseka destolestea, Plaiaundi institutuaren eta Zubimuxuko biribilgunerantz doan irteeraren arteko zatiari lehentasuna emanez.

Halaber, oinezkoentzako bideetan eta bidegorrietan hobekuntzak ere proposatzen ditugu, egungo bidegorrien diseinua hobetzea: seinaleztatzea, ibilbidea, dimentsioak, etab. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Txingudiko Ekologia Parkea inguratuz Hondarribia-Irun-Hendaia lotuko dituen bidegorria eraikitzea, eta Behobiako bidegorriaren ibilbidea zabaltzea Bidasoa ibaiaren ertzetik Oxinbiribileko parkeraino.

Gainera, aparkalekuen inguruan gaur egun, Irungo aparkaleku eta mugikortasun politikak porrot nabarmena egin du, ondorioz, Irunek aparkaleku kudeaketaren eredua aldatu eta hobetu behar duela uste dugu. Horregatik, aparkaleku faltari aurre egiteko Plan Berezia osatzea proposatzen dugu. Bestalde, gure hiriko merkataritza txikiko eta ostalaritzako bezeroen aparkalekua errazteko, elkarlana sustatzea merkatari elkarteekin, lurrazpiko aparkalekuetan deskonturako tiketak eskaintzeko eta TAOko lehen orduan tarifa murriztuak bultzatzea, aparkaleku azkarrerako eremuak ahalbidetzea eta goiliarrei gordetako plazak handitzea. Beste proposamenetako bat, zabalguneetan aparkaleku ‘poltsak’, behin-behinekoak badira ere egokitzea da, baita Larreaundiko transformadorearen ondoan dagoen lursailean aparkaleku berriak prestatzea.

Aintzane Oiarbidek, bai EAJ-PNVk eta baita Foru Aldundiak ere Irunekin bere hitza bete dutela azpimarratu du, “gure hitza bete dugu, Irun lehentasun izan da guretzat, eta horren proba argia da hemen egun martxan dugun obra. Hego Ingurabideak martxa ona darama eta aurreikusitako denborak beteko dituela esango nuke gainera, hala irundarren nahiei eta baita beharrei erantzuna emanez. Halaber, orain arte bezala, datorren agintaldian ere Irunen aldeko apustua egingo dugu eta gure hitza beteko dugu“.