Korrokoitz, orain dela bi urteko akordio eta antolamendu bera
Bi urte baino gehiago pasa dira legealdiak ahanzturan zeramatzan eta Korrokoitzeko eremua suspertzen zuen antolamendu akordioaren berri eman genuenetik. Hirigintza arloko udal teknikarien eta Korrokoitzeko jabetzak berak izendatutako arkitektoen arteko akordioa. Bere momentuan, alkateak eta udal-gobernuak ukatutako erabakia. Are gehiago, honen inguruan hirigintzaren legezkotasunetik kanpo zegoela eta ez zuela balio ere adierazi zuten. Orain, ordea, 2020ko irailaren 15ean, alkateak berak akordio eta antolamendu berak, gaur goizean egindako komunikazio batean onetsi ditu. Komunikazio horretan, jakin dugunez, datozen hilabeteetan proiektua garatzeko eta eraikitzeko lehen urratsak emango direla adierazi du. Pozten gara, azkenean, gure taldeak, Alde Zaharra garatzeko apustu argia egin ondoren, protagonismoak alde batera utzi eta hain beharrezkoa den eremu horretan urrats sendoak eman direlako.
Antolamendua
Korrokoitzeko egungo antolamendua 2017. urtearen amaieran adostutako antolamendu bera da, nahiz eta batzuk kontrakoa ikusarazteko tentazioa izan, hirigintza proiektu guztiek dituzten eta antolamendua aldatzen ez duten xehetasunei eta ohiko aldaketa txikiei garrantzia emanez.
Beraz, bi antolamendu dokumentuak, duela bi urte baino gehiago aurkeztutakoa eta oraingoa aztertzen baditugu, ikusiko dugu biek datu berdinak jasotzen dituztela: Urdanibia plazaren eta Dunboako kanalaren arteko hiri-egitura bera, Dunboako kanala hiri-egituraren elementu definitzaile gisa mantentzeko planteamendu bera, metro koadro berberak, etxadi eraikigarri berberak, oinezkoentzako kale berberak, eraikuntza-erregimen bera, eta abar.
Gure egitekoa beti izan da eta izango da, pandemia garaian egon ala ez, Irun erantzukizunez eta eraginkortasunez garatzea. Gobernuan zein oposizioan. Izan ere, guretzat politika gure gizartea hobetzeko tresna da. Hitz egitean, negoziatzean eta akordioak lortzean oinarritzen dena.