Xabier Iridoyk konexio hobeak dituen Irun berde baten aldeko apustua egin du

Spread the love

Iridoy “Irunek bere berdeguneak eta natur-guneak leheneratzeari eta zaintzeari lehentasuna ematea behar du. Irungo etorkizuna ez du Hiri Antolamenduko Plan Orokor batek bakarrik markatu behar, pertsonek asko dute esateko eta erabakitzeko”

Tapia, “Hiru hiriak lotuko dituen bidegorri berri honen lehen obrak aurten hasiko dira”

EAJ-PNVk hirugarren hitzaldi bat antolatu du IDEIAlekun, oraingoan, natur-guneak birnaturalizatzeari eta berreskuratzeari buruz. Bertan, Xabier Iridoy Irungo alkategaia, Eusko Jaurlaritzako Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua eta Amaia Barredo Ingurumen Iraunkortasuneko sailburuordea izan dira.

Ildo horretan, Iridoyk gogora ekarri du zein den Irun eta Hondarribia eta Hendaia lotuko dituen bidegorriaren proiektuaren jatorria, “2013an, duela 10 urte, Irungo EAJ-PNVtik pentsatu genuen Irunek pasealeku bat behar zuela pertsonen joan-etorria eta Plaiaundiko inguruaren gozamena behar bezala sustatzeko. Paseo atsegina, ingurumena errespetatzen duena eta Bidasoa ibaiari merezi duen protagonismoa eskaintzen diona”. Horrela, EAJ-PNVko hautagaiak gure hiriko natur-guneen birnaturalizazioaren garrantzia azpimarratu du. “Aukera guztiak aztertu eta gure proposamena osatu ondoren, hau Eusko Jaurlaritzari helarazi genion, aztertu zezan eta, hala badagokio, garatu ahal izan zezaten, haiek baitira gai horretan eskumena dutenak. Era berean, babesa eskatu genien bai Irungo Udalari, bertako udal talde guztiei, baita Gipuzkoako Foru Aldundiari ere”.

Ordutik hona, eta urte hauetan zehar, Irungo EAJ-PNVtik pausoak ematen joan gara, modu nekaezinean bidegorri hau errealitate izan zedin, hala azpimarratu du Iridoyk. “Alkateari eskatu diogu Plaiaundiren birnaturalizazioa irmo bultzatzeko, eta parke natural honetan dauden kirol instalazioak behin betiko Txenpereneara eramateko. Udal gobernuak ahaztuta zuen ekimena eta orain urte batzuk, gure taldeak, EAJ-PNVk, proposatu eta udal teknikariek onetsitako kokapena. Izan ere, Tapiak bere hitzaldian adierazi duenez, hiri aurreratu eta moderno bat nahi badugu, ezinbestekoa da ingurumenaren defentsa oparotasun- eta ongizate-faktore gisa hartzea. Eta hor, Iridoyk izan zuen planteamendua, Txingudiko badiako hiru hiriak lotuko zituen bidegorri bat sortzekoa, oso egokia izan da. Bidegorri hori Plaiaundik behar duen aniztasun biologikoaren berreskuratze eta leheneratze horren parte izango da, eta, gainera, oinezkoentzako eta bizikletentzako konexio bat eskainiko dio Iruni. Modu honetan irundarrek paseatu edo, nahi izanez gero, Hendaiako edo Hondarribiko hondartzetara joateko aukera izango dute, bai oinez edo baita bizikletaz ere. Gainera, esan beharra dut, aurten jada guztiaren obrak hasiko direla eta 2025 urteko udararako irundarrek konexio berri honetaz gozatzeko aukera izango duzutela”.

Amaia Barredok, bere aldetik, ekimenaren egoeraren inguruan hitz egin du. “Laster albiste gehiago izango ditugu eta laster Irunek lehen ekintzen hasiera ikusi ahal izango du”. Albiste on horren ondorioz, eta amaitzeko, Iridoyk adierazi nahi izan du, “denbora honetan zehar egin dugun lanaren emaitzak asebetetzen gaitu. Ezinbestekoa iruditzen zaigu irundarrek Bidasoa ibaiaren ertzean inguratzen gaituen naturaz gozatzeko aukera izatea. Ingurumena gai garrantzitsua da, eta proiektu honekin mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egiten dugu, eta ez dugu soilik Irun Hendaia eta Hondarribiarekin lotuko, baizik eta gure hiriko auzoak elkarrekin lotzeko aukera emango digu bidegorri honek. Esaterako; El Pinar edo Anzaran Santiago, Dunboa edo Palmera Montero auzoekin”.