Gabeziak ikusten ditugu, gobernu sozialistak indarrean dituen kirol politiketan

Udal gobernuak aurrera daraman kudeaketa interesatuarekiko kezka erakutsi dugu gaur

 Instalazio egoki batzuk bermatuz, Irungo kirol harrobia eta jada errotutakoa, sustatu nahi ditugu

Gaur goizean, Iosu Iguiñiz eta biok, egungo udal gobernuak Irunen martxan jarri dituen politiken inguruko ardura azaldu dugu, baita hirian identifikatuta dauden beharrak konpontzen lagundu lezaketen proposamenak jakinarazi ere. Urrian ospatutako ez ohiko udalbatzan, gobernu sozialistak, Elkarrekin Podemosen eta Partido Popularraren babesari esker, 6.000.000 euro baino gehiagoko kreditu aldaketa aurrera atera zuen. Deigarria iruditu zitzaigun, batez ere hiritarrek hainbatetan egindako eskera dela jakinda, proposamen horretan gure hiriaren kirol instalazioak hobetzera bideratutako zuzenketak oso eskasak izan zirela.

Are gehiago, 2019rako onartu diren 6.000.000 euroez gain, kreditu aldaketak, datozen hiru urteetarako 11.000.000 euro hitzeman ditu. Hala, datozen urteak guztiz hipotekatuz. Hirian bai ala bai egin beharko liratekeen ekimen asko mugatuko dituen erabakia zalantzarik gabe. Are gehiago, kirol politikei dagokienean, Irungo EAJ-PNV izan zen kirol zuzenketak aurkeztu zituen talde politiko bakarra; San Marcial-Txingudiko kirol eremuko piztinaren dimentsioak handitzeko estudioa lantzeko 5.000 euro eta beste 100.000 euro, Txenperenea eremuko PGOUaren moldaketa gauzatzeko. Hamarkadak esperoan daramatzan Plaiaundiko kirol instalazioen lekualdaketak ezin du gehiago itxaron. Eta horregatik bizkortzen lagunduko duten aurrera pausoak eman behar dira bai edo bai. Gobernuak ez du inola ere kirol instalakuntzak lekuz aldatzeko aldeko jarrerarik erakutsi, orain badugu lekua, hortaz, egin dezagun gure esku dagoen guztia.

Bestalde, Irunen dauden premiazko behar guztiei, izan kiroletakoak edo beste arloetakoak, egoki erantzuteko lan egingo dugu. Udal gobernuak hiriaren kirol arazo nabarmenei nola erantzun dien ez dugu partekatzen. Irunek gaur egun oraindik ez ditu kirol instalazio nahikoak ezta egokiak ere. Ez dira arazoa konpontzeko pauso egokiak eman. Ondorioz, ez dugu uste Irunek orain arteko bide bera jarraituko beharko lukeenik. Irunek kirol instalazio berriak behar ditu auzoetan,eta futbol zelai eta Kiroldegi berri bat hiriaren mendebaldean. Guk gure hiriak duen kirol harrobia eta jada errotuta dagoena sustatuko ditugu, hau da gure asmoa. Betiere, kirol kluben eskutik, ekimenak koordinatuz eta beharrak elkarbanatuz. Irun, Gipuzkoan, Euskadin, Europan eta munduan ere izan dadin.  

Horregatik, 2020rako Aurrekontu proiekturako kirolari zuzendutako hainbat proposamen landu ditugu. Besteak beste; kiroletako erabilera anitzeko jokalekua begiesten dituen San Miguel-Anaka auzorako kirol instalazio berria, Oinaurren kirol eremu bat, Ventasen dauden kirol instalazioak estaltzea, baita Txingudyko tenis kantxak estaltzeko proposamenak ere.

Azkenik, eta beti eraikitzailea izaten saiatuz, salbuespenik gabe, talde guztiekin hitz egingo dugula argi utzi nahi dugu. Proposatu, entzun, hitz egin eta adostu, hau da beti jarraitu dugun bidea eta hala egiten jarraituko dugu hemendik aurrera ere, hiriak dituen beharrak eta urteetan kaxioetan gordeta egon direnak, behar bezala erantzun ahal izateko.

Irunek duen egungo errealitatera egokitzen ez diren araudiak indarrean ditugu

Terrazen inguruko udal ordenantza eguneratzeko eskaera egiten genuen urtarrilean, eta onartua izan zen mozioa bete dezala eskatu diogu gaur gobernuari

Gaur goizean, Lourdes Larraza eta biok, gobernuari eta zehazki Bide Publikoko ordezkariari, joan den urtarrilean Udalbatzak onartu zuen mozioa, bide publikoko terrazak eta mahaitxoak jartzeko udal ordenantza eguneratzeko prozesua aztertzeko lan-mahai bat deitzea eskatu diogu.

Duela urte erdi baino gehiago, 2019ko urtarrilean zehazki, bide publikoan dauden terrazen eta mahaien ezarpena arautzen duen Udal Ordenantza eguneratzeko eskatu genuen, eta Udalbatzako gehiengoak onartu zuen. Ordenantza bera gaurkotzeaz gain, gure hiriko sentsibilitate guztiak ordezkatuz mahai bat sortzea eskatzen genuen mozio horretan. Izan ere, gure hiriko sentsibilitate guztiak; ostalaritza, merkataritza, auzo elkarteak, adineko pertsonak, etab. modu koordinatuan eta adostasunez lan egiteko modu egokia zela uste dugu. Are gehiago, mozioan bertan 3 hilabeteko epean, araudi eguneratuaren lehen zirriborroa egitea ere adostu zen” adierazi du bozeramaile jeltzaleak. Gaur egun oraindik, ordea, “ordenantza hau lantzeko ez da mahairik osatu ezta deitu, eta ez dirudi gobernuak horretarako borondate politikoa duenik.

Irunek bizi zuen errealitateak, duela urte dezente gainditu du, egun oraindik udalean indarrean dagoen terrazen ordenantza, 2001ean osatu eta 2006an aktibatu zen arau multzoa. Tabakoaren aurkako legea, eremu itxietan erretzeko debekua, onartu aurretik landutako ordenantza. Tabakoaren aurkako lege honek herritarren ohituren aldaketan eragin du, baita terrazen eta mahaitxoen erabileran ere. Esan genezake, terrazak azken urteotan gure hirian gehien eskatzen den aisialdirako alternatibetako bat da. Ohitura aldaketa horrek, ordea, elkarteen eta herritarren kexak ere ekarri ditu; terrazen kokapenaren ingurukoak, bide publikoaren okupazioaren ingurukoak, tamainarenak, eragozpenak, etab. eta horregatik aurkeztu genuen mozioa.

Inguruko hiriek eta herriek beren ordenantzak eguneratu dituzte, hiriak eta bere pertsonek zituzten benetako premien arabera, Irunek ez ordea… ez dugu ulertzen Gipuzkoako bigarren hiriak nola ez duen oraindik horrelako araudi bat eguneratu. Are gutxiago, Udalbatzak mozio bat onartu dueneatn eta herritarren kexak ere badaudenean. Jarrera horrek argi uzten digu, itxuraz, gobernuak irundar askok bizi duten egoera hobetzeko inolako interesik ez duela.

Halaber, gaur egun irisgarritasun arauaren betetzearen inguruan mugak daudela, eta ondorioz, ordenantza berriak hauek ere jaso beharko lituzkeela uste dugu. Irun, pertsonek paseatu, ibili, bisitatu… dezaketen hiria izan dadila nahi dugu. Azken batean, hiri irisgarria izan dadila nahi dugu; oinezkoen, partikularren, merkatarien eta batez ere aniztasun funtzionala duten pertsonen interesak errespetatzen eta bateratzen dituen hiria.

Bukatzeko, gobernuari, eta zehazki Bide Publikoko ordezkariari, urtarrilean onartutako mozioa betetzeko eskatu diogu, baita lan-mahaia deitzea ere. Hala, Irungo sentsibilitate guztiak kontuan dituen lan mahaiak, terrazak eta mahaitxoak arautzeko ordenantza eguneratzeko helburuarekin.

Irundarrek euskara lehen mailako hizkuntza izatea merezi dute

Udalaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planari hobekuntzak atxiki ahal izateko Euskara Aholku Batzordea deitzeko eskatzen dugu

Gaur goizean, San Juan plazako CBA gunera gerturatu gara Josune Gomez, taldeko zinegotzia, eta biok. Euskarak Irunen eta irundarren egunerokotasunean duen garrantzia azpimarratu dugu bertan, baita hirian hizkuntza sustatzen lagundu lezaketen proposamenak helarazteko ere. Euskararen sustapena betidanik izan da gure Udal taldearen lehentasunetako bat. Tamalez, urteotan Irungo udal gobernuak euskara bigarren mailako hizkuntza gisa hartzea eta gutxiestea, ohikoa izan da. Egoera honen aurrean, gure taldeak gertakari honen inguruan hausnarketa bat egin du eta Udalean aurrera eramaten ari diren ekimenak eta planak analizatu ditu, hauei hobekuntzak proposatzeko asmoz.

Honen harira, hirian euskararen inguruan ematen diren pausoak aztertzeko eta hobetzeko helburuarekin, udaleko Euskara arloak 2018-2022ko epealdirako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren VI. Plangintzaldirako landutako proposamen txostena aztertu dugu. Ezer baino lehen, gure iritziz VI. Plangintza jada indarrean izan beharko litzakeen plana dela adierazi nahiko nuke. Irunek behar azpimarragarriak ditu euskararen arloan, eta aurrera pauso urriak ikusten ditugu. Txostena esaterako pasaden abuztu hasieran jaso genuen. Zabala eta sakona da, bai, baina hau irakurri eta aztertu ondoren, eskasa eta hobetu daitekeena dela iruditu zaigu. Hilabeteotan gure taldea lanean izan da, eta hainbat proposamen erakargarri eta osatu landu ditugu. Udalak ordea, dokumentua helarazi zuenetik ez du aurrera pausorik eman. Esaterako oraindik ez du Euskara Aholku Batzorderik deitu. Ondorioz, gure Udal Taldeak ezin izan ditu ekarpenak egin ezta Planarekiko zalantzak plazaratu ere ez.

Horregatik, egoera honen aurrean, Plangintza onartu edo martxan jarri baino lehen, oposizioko Udal Taldeei proposamen eraikitzaileak egiteko aukera emango digun Euskara Aholku Batzordea deitzea eskatzen dugu Irungo EAJ-PNVtik” eskatu du Iridoyk. “Irunek, euskara behar bezala zainduko eta sustatuko duen Plan osatuena merezi du, ez kalean soilik baita Udalean bertan ere. Eta horretarako, hainbatetan azpimarratu dugun elkarlana beharrezkoa da. Denon artean, desberdinen artean, osatutako Plana garatu beharko luke Udalak, proposamen ugariak eta berritzaileak jasotzen dituena.

Gure herriko eta Udaleko euskararen egoeraren inguruko ezagutza duen taldea gara. Gure lerro estrategikoetan Euskara betidanik kontuan izan duena. Are gehiago, aurreko legealdian, Gobernuan izan ginen, ni neu izan nintzen Euskara Arloko ordezkaria. Urte horietan, bigarren mailan zegoen arloa argitara atera eta ekimen berri eta baikorrak martxan jarri genituen elkarlanaren bitartez. Horregatik, egun udal gobernuak euskararekiko duen jarrerak eta sustapen ekimen berrien garapen erritmoak kezkatzen gaitu. Aurreko legealdian egindakoak, aurrera egin beharrean atzera egiteko arriskua ikusten dugu.

Azkenik, euskara sustatzearen eta hizkuntz berdintasuna bermatzearren aldeko apustua egiten dugu, eta bide horretan errekurtsoak jartzea eta borondate politikoa izatea beharrezko dira. Gu prest gaude elkarlanean guztiekin aritzeko, hizkuntza berdintasuna gauzatzeko eta neurri egokiak bultzatzeko. Horregatik, aurrera pausoak eman ahal izateko, Udalari datozen egunotan Euskara Aholku Batzordea deitzeko eskatzen diogu.

Irungo ume eta gazteen ongizatea gure lehentasunetako bat da

Palmera Monteroko Haurtxokoaren lokala handitzeko eta indartzeko momentua dela proposatu dugu

Gaur goizean, Josune Gomezekin batera, taldeko zinegotzia, eta orain bi urte Gazteria, Hezkuntza eta Euskarako ordezkaria izan zena, Palmera Montero auzora gerturatu gara, Irungo umeek dituzten beharrei erantzun osatuago bat eman ahal izateko Haurtxokoek duten garrantzia azpimarratzeko eta hauen zerbitzua hobetuko duen proposamen bat helarazteko asmoz.

Pasaden hilak 25ean Gazteria arloak komunikabideetan jakitera eman zuen bezala, Haurtxokoen eskaerak gorantz egin du azken urteotan. Honen harira, Gazteria arlotik esandakoarekin bat gatozela helarazi dugu. Gazteartean zerbitzuko oinarrizko ardatzetako bat hirian zehar ditugun Haurtxokoak direla esaten denean, ados gaude, baina azpimarragarria da guretzat aldaketa honen, eskakizunen handiagotzearen jatorria zein izan den gogora ekartzea, eta honi erantzun egokia ematea ere. Orain lau urte, Gazteria arloak bizi zuen egoerak ez zuen egungoarekin zer ikusirik, aurretiaz izan ziren gobernu sozialistek ez zioten benetan duen garrantzia eman nahi izan, eta ondorioz, hiriko gazteek ez zuten ez eskaintza erakargarririk eta zerbitzuak ezta ia eskaerarik ere ez. Gobernuan sartu ginenean, eta Gazteria arloa gure esku izan genuenean, arloak estrategia aldaketa baten beharra zuela argi ikusi genuen. Benetako apustu bat, egungo ume eta gazteak etorkizuna dira eta. Ondorioz, hainbat erabaki hartu behar izan genituen eta metodo aldaketa batean hasi ginen lanean; gutxiengo baldintza aproposak betetzen ez zituen eta kexa asko jasotzen zituen haurtxoko bat itxi behar izan genuen Ventasen, baina berri bat berreraiki genuen Elatzeta Ikastetxeko eraikuntza zaharrean, Elitxuko Haurtxokoa ere berritu eta hornitu genuen, eta azkenik, Palmera Monteroko Haurtxoko berria ere ireki genuen. Haurtxokoek eskaintzen zituzten zerbitzuetan ere sakondu genuen eta hauek eraldatu genituen.

Eskaera igoera Haurtxoko guztietan izan den arren, Palmera Monterokoak eskaera igoera nabariena jasan du. Horregatik, eta egun Haurtxoko honek duen lokalaren ezaugarri eskasak kontuan izanik, egoera honi erantzuna emateko momentu aproposa da. Haurtxokoa kokatuta dagoen udal lokala bitan banatua dago, bata haurtxokoak erabiltzen du noski, eta bestea Kemen taldeak biltegi gisa. Baina orain Uranzu frontoia jada egina dagoela, Kemen dantza taldeak lekua du bertan bere materiala gorde ahal izateko. Horregatik, eskaera igoera kontua izanik, eta baita bertan eskaini daitekeen zerbitzua hobetzearren, udal egoitza osoa Gazteartean zerbitzuaren eskumena izatera zuzentzeko une aproposa dela uste dugu. Hau da, bitan banatutako lokala bakarrean bihurtzea proposatzen dugu, eta Palmera Monteroko Haurtxoko bihurtu. Hala, Irungo haur eta gazteei eskaintza zabalagoa eskaini ahal izateko aukera izango genuke, eta beharrei hobeto erantzungo genieke.

Bestalde, eta irailean izango den Kreditu Aldaketa kontuan izanik, ezinbestekoa deritzogu Kreditu Aldaketa horren bitartez, gure hiriko ume eta gazteei zuzendutako zerbitzuak hobetzea, zerbitzu hau zabaltzen jarraitzea, eta noski, ekimen berritzaileak ere sortzea. Eta horretarako, egungo gobernuak benetako apustua egin beharko luke, eta kreditu aldaketa horretan diru kopuru bat honi zuzendu. Guk gure aldetik hala egingo dugu, Irungo EAJ-PNVtik honen alde lanean jarraituko dugula argi dugu.

Irungo trafiko eta aparkaleku arazoari irtenbidea emateko konpromisoa dugu

Foru Aldundiarekin kolaborazioa indartuz, Hego Ingurabidearen eraikuntzaren aldeko apustua egiten dugu, baita zenbait puntutan bariantea banatzea, eta oinezkoen ibilbideetan zein bidegorrietan ere hobekuntzak gauzatzea

Era berean, aparkalekuen kontuan, Txoke Plan bat proposatzen dugu, baita epe motzeko edo express aparkalekuak ere, halaber aparkaleku “poltsak” ahalbidetzearen aldeko apustua egiten du Iridoyk, eta Iruna erostera datozenentzat deskontu ticketak eta OTAko tarifa txikiagotuak.

Landu dugun hauteskunde programak eta hiri proiektuak barneratzen diren proposamenak jakitera eman ditugu. Irundarrentzat pentsatutako eta diseinatutako proposamen zehatzak dituen programa, hauen ongizatea hobetzeko helburua dutenak, halaber, oinezkoentzako bideak egokitzeko eta bidegorriak konektatzeko proposamenak ere aurkeztu ditugu.

Hirian ditugun arazoekin, eta batez ere mugikortasun eta aparkalekuen gaiarekin oso sentsibilizatuta gaude. Horregatik, pertsonen ongizatea  errazten laguntzen duten azpiegitura egokien eraikuntza bultzatu nahi dugu. Ezinbestekoa da bai guretzat eta baita Irunentzat ere ibilgailuen zirkulazioa erraztea eta arintzea, baita bidegorriak sustatzea. Irunek azpiegituretan eta mugikortasunean dituen beharrak anitzak dira eta. Hala irundarrak beren etxeetara garaiz iritsi ahal daitezen erraztu nahi dugu, trafiko-buxadurarik edo aparkaleku arazorik gabe.

Egoera honen aurrean, hainbat proposamen ditugu besteak beste, Erdi loturaren eta Hego Ingurabidearen eraikuntza, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, hiri erdian trafikoa murrizteko, eta hiritarrek Irunera sartzerakoan edo irteterakoan pairatzen dituzten auto-ilarei konponbidea emateko” esan du Iridoyk. “GI-636 saihesbideko zati batzuk faseka destolestea, Plaiaundi institutuaren eta Zubimuxuko biribilgunerantz doan irteeraren arteko zatiari lehentasuna emanez.

Halaber, oinezkoentzako bideetan eta bidegorrietan hobekuntzak ere proposatzen ditugu, egungo bidegorrien diseinua hobetzea: seinaleztatzea, ibilbidea, dimentsioak, etab. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Txingudiko Ekologia Parkea inguratuz Hondarribia-Irun-Hendaia lotuko dituen bidegorria eraikitzea, eta Behobiako bidegorriaren ibilbidea zabaltzea Bidasoa ibaiaren ertzetik Oxinbiribileko parkeraino.

Gainera, aparkalekuen inguruan gaur egun, Irungo aparkaleku eta mugikortasun politikak porrot nabarmena egin du, ondorioz, Irunek aparkaleku kudeaketaren eredua aldatu eta hobetu behar duela uste dugu. Horregatik, aparkaleku faltari aurre egiteko Plan Berezia osatzea proposatzen dugu. Bestalde, gure hiriko merkataritza txikiko eta ostalaritzako bezeroen aparkalekua errazteko, elkarlana sustatzea merkatari elkarteekin, lurrazpiko aparkalekuetan deskonturako tiketak eskaintzeko eta TAOko lehen orduan tarifa murriztuak bultzatzea, aparkaleku azkarrerako eremuak ahalbidetzea eta goiliarrei gordetako plazak handitzea. Beste proposamenetako bat, zabalguneetan aparkaleku ‘poltsak’, behin-behinekoak badira ere egokitzea da, baita Larreaundiko transformadorearen ondoan dagoen lursailean aparkaleku berriak prestatzea.

Aintzane Oiarbidek, bai EAJ-PNVk eta baita Foru Aldundiak ere Irunekin bere hitza bete dutela azpimarratu du, “gure hitza bete dugu, Irun lehentasun izan da guretzat, eta horren proba argia da hemen egun martxan dugun obra. Hego Ingurabideak martxa ona darama eta aurreikusitako denborak beteko dituela esango nuke gainera, hala irundarren nahiei eta baita beharrei erantzuna emanez. Halaber, orain arte bezala, datorren agintaldian ere Irunen aldeko apustua egingo dugu eta gure hitza beteko dugu“.

Irunen, bere auzoen eta kaleen, identitatea berreskuratuko dugu

Erakunde publikoekiko, gizarte eragileekiko eta hiritarrekiko kolaborazioaren aldeko apustua egiten dugu, Irunek berriro ere bere distira eta harrotasuna izan dezan

Hiriaren espazioak berreskuratzeko, baita ere auzoak konektatzeko eta higikortasuna errazteko konpromisoa hartu dugu

Hiriaren eraberritzearen inguruan landu ditugun proposamenak kaleratu ditugu gaurkoan. Gure hiria geldirik dago, iraganean bereizten zuen bizitasun urbanoa eta soziala galduz doa. Ondorioz, EAJ-PNVtik egoera aztertu nahi izan dugu eta hiru hiri-eremutan lehenetsi ditugu esku-hartzeak; alde batetik Irungo sarbideak, gure hiriaren aurkezpen karta, Iparralde-Gal-Rekondo, Behobia. Bestetik, hiriko Alde Zaharra, ezinbestekoa deritzogu hirigune historikoan beharrezko kohesioak sustatzea. Eta azkenik, irungo zabalgunea edo zentroa izango genuke. Elkarren artean loturarik ez duten auzoak aurkitzen ditugu bertan, trenbide bretxak zatitzen dituenak. Hortaz, Irun lotzeko apustua egiten dugu guk, egungo gobernuak proposatzen duen azaleko itxuraldaketa alde batera utzi eta, asmo handiko proiektu batekin amesten dugu: trenbideak estali, lotura berriak sortu, aisialdirako espazio berriak eraiki, etab. Halaber, ezin ditugu alde batera utzi babesa eta suspertzea behar duten Irungo esparru berde eta naturalak, Olaberriako eta Meakako bailarak, eta berreskuratuak izan behar duten ur fronteak, Bidasoa Ibaia, Txingudiko padurak…

Hirigintza ikuspegitik, Irun modernoagoa eta abangoardiakoa bilatzen dugu. Pertsonentzako Irun adeitsuago baten aldeko apustua egiten du, bai hiritarrentzat eta baita bisitarientzat erakargarriagoa dena. Distira eta harrotasuna duen Irun nahi dugu” esan du Iridoyk. “Eta irundar harrotasun hori berreskuratzeko, Irunek begirada aldatu behar du eta hiri-transformazio prozesu handiari ekin egin behar dio. Hori bai betiere erakunde publikoen eskutik, baita gizarte eragileekin eta hiritarrekin elkarlanean ere. Elkarlan eta akordio gabe, kudeaketa ez da inoiz eraginkorra izango eta.

Etorkizuneko proposamenak; epe labur eta luzean

Hiriak arlo horretan dituen beharrei erantzuteko, Irundar guztiei modu libre eta autonomoan mugitzea ahalbidetzen dieten ekintza zehatzak jasotzen dituen Irisgarritasun Plan bat egiteko apustua dugu, arrapala berriak, igogailuak, etab. Bestalde, eraikinen efizientzia energetikoa hobetzeko diru laguntzak eskaintzeko proposamena ere landu dugu, leihoak aldatzeko, fatxaden isolamendua hobetzeko… Hirian kalte gehien dituzten kaleak berrurbanizatzearen aldeko apustua ere badugu, besteak beste; Lapize, Berio, San Miguel auzoko hainbat kale, Artia, Alde Zaharra eta Junkaleko plazatxoa, eta Blaiako bidegurutzean zubi eta biribilgune berria eraikitzea.

Azkenik eta bukatzear, beste hainbat proposamen azpimarratu ditugu; eraikuntzak sustatzea hiriguneko orube abandonatuetan, hala nola kale Nagusian, Estazio eta Zubiaurre kaleen arteko bidegurutzeetan, eremu konplexuen garapena bultzatzea: Korrokoitz, Panpinea, Iparralde-Gal, Iparralde-Rekondo, Mendipe eta Lastaola, hiria eraberritzeko ezinbestekoak direlako, San Miguel-Anakako garapen urbanistikoaren aldeko apustua ere helarazi dute jeltzaleek, baita Trenbide Gunea eraberrituko duen arnas luzeko proiektua adostea, gobernu zentrala, elkarteak, gizarte eragileak eta hiritarrak inplikatuz ere.

Bere aldetik Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko bozeramaileak, bere babesa eskaintzeaz gain, zera esan nahi izan du, “hiri hau” esan du, Irunek aldaketa  behar du, bultzada, eta horretarako hemen funtzionatzen duen taldeaz gain, bai Gasteizen, Eusko Jaurlaritzan, bai Madrilen zein Europan funtzionatzen duen taldea behar du. Eta horretan bermea, Eusko Alderdi Jeltzalea da, EAJ-PNV da. Sozialistek urte asko daramate Irun gobernatzen, baina haiengatik izan al dira trenbide eremuan eman diren lehen pausoak? Beraiek egin al zuten horren eskaera? Beraiek lortu zuten akordioa? Ez, EAJ-PNVk egindako eskaeraren ondorioz lortu zen. EAJ-PNVk Irunekin duen konpromisoari esker. Eta horrela jarraituko dugu egiten beste hainbat proiekturekin, baina horretarako Irunek Eusko Alderdi Jeltzalearen lidergoa behar du, Xabier Iridoyren lidergoa, kudeaketa eraginkor horri bide eman diezaiokeena“.

La importancia de la coordinación, la gestión eficaz y el logro de acuerdos

Hoy a la tarde, el lehendakari Iñigo Urkullu, y diputado general Markel Olano, han visitado Irun.

En el encuentro además de los ya mencionados, han estado el presidente del partido, Lander Ugartemendia, así como concejales/as, miembros del equipo que me acompañará en las próximas elecciones, así como alderdikides. Urkullu antes de nada ha calificado nuestro equipo como un equipo de profesionales, con experiencia, capacidad y ganas, ganas de ofrecerle un mejor futuro a Irun y a sus personas. Ha destacado también la capacidad de liderazgo, una persona totalmente capaz para llevar a Irun ahí a donde se proponga. Sin duda, cuenta con todo mi apoyo.

Asimismo, tanto Urkullu, como Olano y yo, hemos querido poner en valor la importancia de la colaboración entre instituciones, la importancia de crear vínculos de comunicación, para que Euskadi, Gipuzkoa e Irun, miren juntos al futuro, y se beneficien así de una mayor estabilidad, más acuerdos, más oportunidades, mejor futuro. Y para ello, EAJ-PNV ofrece un proyecto medido e ideado para Irun y sus personas, un proyecto claro, con propuestas concretas e innovadoras, así como planteamientos a medio y largo plazo. Porque los proyectos cortoplacistas no ayudan de ninguna manera a avanzar, si no que la ciudad cae en una serie de improvisaciones, que no benefician su desarrollo ni su futuro. Es más Iridoy ha recordado que su programa está publicado y disponible en su página web o en la cuenta del facebook del partido en Irun.

Urkullu y Olano, han mostrado además interés sobre la actividad económica de la ciudad, y los proyectos más punteros que proponemos para los próximos 4 años en Irun. Así pues, les hemos informado sobre la actual situación que vive la regeneración del Espacio Ferroviario, y el proyecto Via Irun. Un proyecto que puede ser la clave para que en unos cuantos años tengamos un Irun del futuro, donde las próximas generaciones tengan cabida, trabajo, vivienda, etc. Aunque para ello, y así han afirmado los tres, es necesario contar con un equipo capaz de llegar a acuerdos tanto con entidades, como con otros grupos políticos y la ciudadanía, además de poder garantizar una gestión eficaz, características que EAJ-PNV ha demostrado tener, tanto aquí en Irun, como en Gipuzkoa, Euskadi y hasta en Madrid.

La visita ha continuado por el entorno de Luis Mariano y plaza Ensanche, finalizando en el entorno de la plaza San Juan.

Irun adineko pertsonentzako hiri aktibo eta adeitsu bihurtu nahi dugu

Arreta pertsonalizatuago bat eskaintzeko helburuarekin, gizarte zerbitzuak auzoetara gerturatzeko aukera babesten dugu

“Irun Lagunkoiak”, adineko pertsonekiko hiri adeitsu bat lortzeko helburua duen programa, sustatuko dugu

Gaurko egunean Ama Xantalen adineko pertsonen egoitza ingurura hurbildu gara, gizarte politiken inguruan jasotzen ditugun proposamenak ezagutzera emateko. Iruni etorkizun oparoa eta aire berria eskaintzea helburu duen programa. Hiri aktibo bat edukitzea ezinbestekoa da, lanean igaro duten pertsona horiek eta egun familien funtsezko zutabe direnek, balore, babes eta kohesio elementuen transmisio uhala diren pertsona horientzako, hiri aktibo baten ereduaren aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, edozein udaletxe, baita Irungoa ere, beraien bizi kalitatea hobetzeko baliabideak eskaintzera behartuta dago, egokituta, irisgarria, segurua eta barneratzailea den hiri batean bizitzen jarraitu ahal izateko.

Halaber, gaur egun, 2018ko EUSTATeko datuen arabera, Irunen 12.646 pertsona ditugu 65 urtetik gora, hau da, biztanleriaren %21,25. Eta 80 urtetik gorako pertsonen kasuan, hauek biztanleriaren %6,7 suposatzen dute, gutxi gorabehera. Bizi dugun egoera demografikoa aztertuz, 2016 urtean EAJ-PNVtik Irungo Udala “Euskadi Lagunkoia” programara atxiki zedila proposatu genuen, eta baita lortu ere. Egitasmo horren helburua, adineko pertsonen eta, oro har, hiritarren parte-hartzea sustatzea da, hiriko auzoen eta eremu desberdinen hobekuntza abiapuntu duelarik, hala adinean aurrera doazen heinean, hobekuntzak egin direnez medio, hiritarrak bertan beren bizitza egiten jarraitzeko aukera izaten jarraituko dute. Baina, “Irun Lagunkoiak” diagnostikoa besterik ez du jasotzen, 2016tik egun arte, gobernuak ez du aurrera pausorik eman, ezta aurreikusitako ekintzak garatu ere. Eta guk programa honekin eta bere helburuekin bat egiten dugu guztiz”. Gainera, aisialdi eta osasun gune partekatuak sustatuko dituztela baietsi du hautagai jeltzaleak, bolondres jarduerak, asoziazionismoa eta komunitatearen parte-hartzea babestuz, belaunaldi desberdinen arteko harremanak bultzatuko ditugu.

Era berean, bizi-itxaropena luzatzeak menpekotasun egoerak areagotzea ekarri du, erakundeen arteko elkarlana behar duen erronka da hau, nahiz eta gogora ekarri behar dugun, 2008ko Gizarte Zerbitzuen Euskal Legea onartu zenetik egin den eskumen birdoitzea. Gaur, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua udalaren eskumena da (Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioarekin) eta egoitzak eta eguneko zentroak Gipuzkoako Foru Aldundiarenak. Horren harira, beren etxeetan bizitzen jarraitu nahi duten adineko pertsonei zuzendutako Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua sustatu nahi dugu, baita Gipuzkoako programa pilotuak Irunen aplikatzea ere, adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Matia Fundazioaren “Etxean Bizi” programa”. Lehen mailako arretarako gizarte zerbitzuak deszentralizatzea ere proposatzen dugu, udal lokalak aprobetxatuz, auzoetako adineko pertsonengana hurbiltzeko (ospitale zaharreko zerbitzu zentralak mantenduz) eta errealitate eta beharrei erantzun hobea emateko.

Azkenik, hirugarren sektorearekin eta Irunen gizarte arloan jarduten duten eragileekin etengabeko elkarlana ezinbestekoa da, ezin da administrazioaren politiketan bakarrik oinarrituta dagoen gizarte politikarik egon, gizartea gutxiago antolatuta egotea eragiten baitu” azaldu du. “Horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu hirugarren sektorearen eta erakundeen arteko elkarlana sustatzea”

Irunek egun lasai arnas hartu eta datozen urteotan Gipuzkoako Foru Aldundiak eraikiko duen, eta egun bailaran ditugun zerrendak arinduko dituen, Arbesko egoitza prest izango dela esan dezake. Hala ere, aurretiaz esan bezala, egun gero eta pertsona gehiagok bere etxean ahalik eta denbora gehien jardun nahi du, eta EAJ-PNVk borondate horri erantzuna emango dio, hain zuzen ere, Udaletik sustatuko diren politikak egoki gidatuz. Kontuan izan behar da ere, bizitza aktiboa eta autonomoa izaten jarraitzea, neurri handi batean, hiri diseinua lagunkoia izatearen, segurtasuna bermatzearen eta etxeko inguruneak egokitzearen esku ere badela. Horregatik Irunen hiri eredu aktiboa sustatzeko konpromisoa hartzen dut. Adinekoekin lagunkoia den Irun egin nahi dugu, eta horretan, inguruneak, egiturak eta zerbitzuak berrantolatzeko apustua egiten dugu, banakoen behar eta ahalmen ezberdinetara egoki daitezen, eta, haien partaidetza sustatzeko ere.

Irun berriro hiri erakargarria izateko lan egingo dugu, merkataritza aberatsa, askotarikoa eta kalitatezkoa duena

Beste neurri batzuen artean, tokiko merkataritzari laguntzak ematearen alde egiten dugu, garai eta salmenta-modu berrietara egokitu ahal izateko, eta jarduera koordinatuak egin nahi ditugu hirian promozioa errazteko

Aparkalekuaren arazoa hobetzeko konpromisoa dut, hala irundarrek eta balizko bezeroek erosketak egiteko aukera izan ditzaten

Gaur goizean Almirante Arizmendi plazatxora gerturatu gara, MerkaIrunen ingurura, bertako merkataritzaren bultzadari buruz hauteskunde programan dituzten proposamenak aurkezteko. Tokiko merkataritza beti izan da Irungo oinarri ekonomikoetako bat, zoritxarrez hau aldatzen ari da, gero eta lokal itxi gehiago ikusten ditugu, edonork ikusi dezake, eta badira gainera datuak errealitatearen aldaketa hori erakusten dutenak.

Halaber, 2008 eta 2018 urteen artean Euskadiko saltoki txikiak % 16 egin du behera. Hala ere, Irunen jaitsiera ikaragarria izan da, garai horretan, Eustaten datuen arabera, 1.206 saltoki txiki izatetik 895 izatera pasa gara. Ondorioz, Irunen merkataritza txikia % 26 murriztu da. Euskadiko batez bestekoa baino % 10 gehiago.

Jakina, azalera handiak, merkataritza-kate handiak eta Internet bidezko merkataritza kausatzaileen parte izan dira. Baina galdera bat, zergatik da Irunen murrizketa Euskadin baino %10 handiagoa? Zerk eragiten du honetan?. Azalera handiak, bai, merkataritza-kate handiak, bai, baina gure hiriko hirigintzak eta mugikortasunak ere eragina du honetan. Eta egun bai mugikortasuna gure hiriaren arazo nabarmena da, eta horrek kontsumitzaileen edo bezeroen bertaratzean eragiten du, Irunera etortzea edo ez.

Irunen bizi dugun egoera haratago doa, gutako orok ikusi edo egiaztatu dezake, Irunen argi geratu da orain arte egin diren politikek porrot egin dutela. Ez dute Irun merkataritzarako hiri erakargarri bat egitea lortu, ez dute gure merkataritzaren beharretara egokitzen jakin. Eta guk Irun berriro hiri erakargarria izateko konpromisoa hartzen dugu, merkataritza aberatsa, askotarikoa eta kalitatekoa izan dadin.

Bertako merkataritza errekuperatzeko proposamenak

Lehenik eta behin, Txoke Plan bat egingo dugu, gure tokiko merkataritza txikiari laguntzeko jardueren inguruan hausnartzen duena, eta laguntza eskainiko diegu garai eta salmenta-modu berrietara egokitzeko. Halaber, jarduera koordinatuak egingo ditugu, hirian sustapena errazteko. Gainera, aparkalekuaren arazoa murrizteko konpromisoa hartu dugu, izan ere, irundarrak eta balizko bezero potentzialak Irunera etorriko dira, erostera edota eguna igarotzera. Horretarako, merkatarien elkarteekin lankidetza areagotzea proposatzen dugu, hiriko lurpeko aparkaleku guztietan deskontuak eskaintzeko. Era berean, merkataritza-guneetarako sarbideak hobetuko ditugu, eta, horretarako, plan bat ezarriko dugu, egungo estetika eraldatuko eta hobetuko duten, azalerako zaborrontzi ez higienikoak kentzea, eta hiri estetika hobetuko duten edukiontzi lurperatuak ezartzea proposatzen dugu. Eremu komertzialenetan eta iragankorrenetan jarduten hasiko ginateke.

Azkenik, hirirako sarbideak hobetzeko konpromisoa hartu dugu, eta Irunerako sarrerak egokitu egingo ditugu, iparraldeko eta Behobiako zonaldeetan, iparraldetik sartzeko bi puntu eta aurkezpen-txartel bat Irunera bisitatzen duten pertsonentzat.

 

 

 

 

Irungo etorkizuneko erronkak modu integralean aztertzeko, kudeaketa eraginkorraren eta akordioaren aldeko apustua egiten dugu

Gaurko egunean, Markel Olanorekin batera San Juan plazan, Irunen garraio sektoreak izan duen jarduera azpimarratu nahi izan dut, baita gaur egun Irungo ekonomiarentzat funtsezkoa dela ere. Kokapen geografiko pribilegiatuak –igaroleku izaerak-, eta, batez ere, sektoreko irundar profesionalen ezagutzak eta eskarmentuak, ahalbidetu dute Irun erreferentziazko hiria izatea nazioarteko garraioaren eta logistikaren esparruan. Baina, munduko krisi ekonomikoak eta sektoreak izandako aldaketak eragin nabarmena izan dute Irungo garraioan. Are gehiago, gaur egun, Irungo gune logistikoak deslokalizatzen ari dira, sektore mota horrek behar dituen azpiegiturak jasotzeko gaitasuna duten beste eremu batzuetan.

Errealitate horren aurrean, Irun funtsezko hiria izaten jarraitzea ahalbidetuko dugu, baliabideak emanez eta baliabide logistiko berrien abangoardian egonda. Eta horretarako, beste behin, ezinbestekoa da beste administrazio publikoekin koordinatuta lan egitea, zehazki, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.

Halaber, koordinazio hortaz gain, aintzat hartu beharko dira sektoreak dituen premiak, eta datozen hamarkadetan sortuko diren erronka eta aukerak. Etorkizunean aurkeztuko zaizkigun erronka eta aukera horiei modu integralean egin behar diegu aurre, hau da, euskal administrazio guztien garraiobide eta azpiegitura politikak koordinatuz eta lerrokatuz. Halaber, Irunen finkatutako sektorearen beharrak kontuan hartu beharko dira, bidelagun izateko. Eta horretarako, hainbat proposamen landu ditugu, horien artean; Behobiako auzoan jarduera urbanistiko bat bultzatzea, eremu horren egoera eta irudia hobetu ahal izateko. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinazioa eta elkarlan instituzionala hobetzea, garraio sektorearen etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko, eta azkenik, Mondragon Unibertsitatearen presentzia aprobetxatzea, logistikan eta garraioan espezializatutako ikasketa eskaintzarekin, garraio sektorearen erronka eta beharren definizioan modu koordinatuan lan egiteko.

Kudeaketa eraginkorra eta akordioaren aldeko apustua Irunen

Ia bi aste daramatzagu gure hauteskunde programa eta hiri proiektua irundarren artean aurkezten. Etorkizunerako proposamenez beteriko programa da, Iruni beha duen aldaketa eta aire berri bat eskaintzea helburu duena. Urtez urte itzaltzen joan den identitate hori berreskuratu nahi dugu, betiko Irunen nortasuna, berriro ere Irun betiko Irun izan dadin, harro sentitzeko hiria. Irunek etorkizuna du, eta lehen mailako aukerak izan ditzake, baina horretarako kudeaketa eraginkorra behar du, benetako apustua, eta akordioak desberdinekin lortzeko gai den taldea, bai erakundeekin, bai beste talde politikoekin eta baita irundarrekin ere. Eta horretan, EAJ-PNV bermea da, urteetan erakutsi dugu. Ez dut zalantzarik, Irunen oparotasuna bermatzeko etorkizun onena EAJ-PNV da. Nire konpromisoa Irun da.

Egonkortasuna ala iraganera itzulera

Olanok gogorarazi du zein egoeratan zegoen lurraldea orain dela lau urte, Bilduren agintaldiaren ondoren EAJ-PNV Foru Aldundiko gobernura iritsi zenean. Gipuzkoa “tentsio betean, etengabeko liskarrean” kokatua zegoen, “gizartetik aldenduta eta kudeaketa desegoki” batekin ziharduten erakunde batzuekin. “Legealdi honetan kudeaketa egokia, egonkortasuna, akordioak eta gizartearekiko gertutasuna izan dira nagusi. Gipuzkoar gizartea jabetzen da horretaz”, iritzi eman du.

Laburbilduz, diputatu nagusiak nabarmendu du, EAJ-PNVk herritarri “emandako hitza bete” dutela, non bere garaian “hartutako konpromiso guztiak %100ean bete dira. Batetik, Arbesko egoitzaren eraikuntza proiektua dagoeneko lehiaketa publiko fasean dago, beraz, obrak datorren udazkenean hastea aurreikusten da. Gaur bertan Gobernu Kontseiluak behin betiko pausoa eman du eraikuntzaren hasierara bidean, proiektua bere osotasunean lizitatzearekin bat, proiektuaren idazketa, eraikuntza, ekipamendua eta zentroaren ustiapena. Eraikuntza eta proiektua martxan jartzeak 22,8 milioi euroko aurrekontua izango du gutxi gora behera”. Bestetik, Hego Ingurabidea, joan den otsailean abiatu zela ere aipatu du, AP-8ko lotune erdiarekin batera. “Gipuzkoako Foru Aldundiak bi proiektu hauetara bideratutako inbertsio osoa 37 milioi eurokoa da“.

Halaber, diputatu nagusirako hautagaiak, Irungo gizon-emakumeei EAJ-PNV lurralde osoan egiten ari den apustuarekin bat egin dezaten dei egin die, “kudeaketa eraginkorra eta akordioa dira gure oinarri, EAJ-PNVren oinarri eta nola ez, Xabier Iridoyren oinarri ere. Irun ezin da bihurtu salbuespena, kudeaketa eraginkorra eta akordioaren aldeko apustu horretan. Horregatik irmoki adierazi nahi dut egonkortasuna, akordioak eta etorkizuna indartzeko premia duela Irunek eta horren alde egingo dugula”, osatu du.

Egindako apustu horiek tarteko, Olanok igandeko hauteskundeetan asko dagoela jokoan aipatu du, eta “herritarrek bi aukeren artean hautua egin beharko dute. Gipuzkoak bi ereduren artean aukeratu beharko du: iragana edo etorkizuna. EAJ-PNVk eskaintzen duen egonkortasuna eta akordioa, ala iraganera itzultzea”, laburbildu du.